Mundua -

AEB

Bidenek babesa agertuko die gaur United Auto Workers sindikatuaren automobilgintzako grebalariei

Herrialdeko automobil ekoizle handienen (General Motors, Ford eta Stellantis) aurkako grebaren bigarren astea hasiko da. Trumpek Detroiten, sindikalisten aurrean, hitzaldia eman baino egun bat lehenago izango da Bidenen agerraldia.

UAW sindikatuaren protesta bat. Argazkia: EFE
UAW sindikatuaren protesta bat.
UAW sindikatuaren protesta bat. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joe Biden AEBko presidentea Michiganera joango da gaur United Auto Workers (UAW) sindikatuko langileekin protesta egitera, sindikatuko kideei babes publikoa emateko presio gogorrak jaso ostean.

"Asteartean Michiganera joango naiz grebalariekin bat egitera eta UAWko gizon-emakumeei elkartasuna adieraztera, sortzen lagundu zutenaren zati ba jasotzeko egiten ari diren borrokan. Guztiak irabazle izango diren akordio baterako garaia da, eta automobil estatubatuarren ekoizpenari eustekoa, ongi ordaindutako enpleguekin", iragarri zuen joan den astean Bidenek sare sozialetan. Babes ekitaldia Detroit hirian izango da, Euskal Herrian 18:00ak direnean.

Bidenen bidaia eta grebalarien artean agertuta zabalduko den irudi historikoak agerian uzten du aukera politikoaren garrantzia, AEBko hiru auto ekoizle handienen (General Motors, Ford eta Stellantis) aurkako greba bigarren astean sartu denean, CNNk zabaldu duenez.

Biharamunean Donald Trump presidente ohiaren txanda izango da. Alderdi Errepublikanoaren hautagai izateko aukera gehien duenak hitzaldia emango du sindikatuetako kideen eta kide ohien aurrean, Detroiten, AEBetako automobilgintzaren hiriburuan. Gainera, Trumpek esan zuen primario errepublikanoen bigarren debateari muzin egingo diola hitzaldia emateko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Donald Trump Lan gatazkak Joe Biden Automobilgintza Euskadin eta Nafarroan