Mundua -

Gatazka Ekialde Hurbilean

Gutxienez 50 bahitu hil dira Israelek Gazaren aurka egindako bonbardaketetan, Hamasen arabera

Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko Ezzedin al Qassam Brigadek 50 bat "preso sionisten" heriotza baieztatu du, Gazaren aurkako "bonbardaketen eta sarraskien" ondorioz.

Bahituen senideak, gaur, Tel Aviven egin duten agerraldian. Argazkia: EFE
Bahituen senideak, gaur, Tel Aviven egin duten agerraldian. Argazkia: EFE
Bahituen senideak, gaur, Tel Aviven egin duten agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamas Erresistentzia Mugimendu Islamikoak gaur jakitera eman duenez, gutxienez 50 bahitu hil dira Israelgo indarrek Gazako Zerrendaren aurka egindako bonbardaketen ondorioz.

Konkretuki, Hamaseko Ezzedin al Qassam Brigadek baieztatu dute 50 bat "preso sionista" hil direla Gazako Zerrendan "bonbardaketa eta sarraskien" ondorioz, Filastin egunkariak argitaratutako informazioaren arabera.

Horrela egin diete erreferentzia urriaren 7an Hamasek Israelen aurka abiatutako erasoaldian bahitu zituzten pertsonei. Eraso hartan 1.400 pertsona inguru hil zituzten.

Gaur bertan, Israelgo agintariek baieztatu dute talde armatu palestinarrak gutxienez 224 pertsona bahitu zituela eraso horietan, eta ordutik gatazkan 309 soldadu israeldar hil direla gaineratu dute. Askatutako lau bahituak ez daude zerrendan sartuta.

Bahituen irudiak gaur NBEko egoitzaren aurrean, Genevan (Suitza). Argazkia: EFE

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bahiketak Gazako Zerrenda Eguneko albisteak Albisteak Israel Palestina Ekialde Hurbila Hamas albisteak