Mundua -

GAZA, ERASOPEAN

Israelek bi hilabeteko su-etena proposatu dio Hamasi Gazako bahituak askatzeko

Bi hilabeteko etenaldi hori "Gazan dauden bahitu guztiak askatzearen truke izango litzateke", berri agentziek zabaldu duetenez. Igandean bertan Hamasen su-eten proposamenari ezezkoa eman zion Netanyahuk.

Bahituak askatzeko manifestazioa Jerusalemen, gaur. Argazkia: EFE
Bahituak askatzeko manifestazioa Jerusalemen, gaur. Argazkia: EFE
Bahituak askatzeko manifestazioa Jerusalemen, gaur. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Israelek su-eten proposamen bat aurkeztu dio Hamasi, Qatarreko eta Egiptoko bitartekarien bidez, Axios hedabideak bi funtzionario israeldar aipatuz zabaldu duenez. Proposamen horren arabera, Israelgo Armadak bi hilabeteko etenaldia egin luke borroketan, Gazan dauden bahitu guztiak aske utzi ditzaten, hainbat fasetako akordio baten baitan.

Funtzionarioek azaldu dutenez, Israelgo Gerra Kabineteak duela 10 egun onartu zituen bahituen askapenereko akordio berri baterako parametroak. Proposamen berri honek orain arte Hamasek errefusatu izan dituen akordioetatik ezberdintzen duten parametroak jasotzen ditu hainbat arlotan eta Israelen aurreko proposamenekin alderatuta, "aurrerakoiagoa" da.

Ez da xehetasun gehiago zabaldu, eta, proposamenak gerrari amaiera emateko akordiorik jasotzen ez badu ere, Israelek Hamasi gerra hasi zenetik eskaini dion su-eten aldirik luzeena da.

Gaur egun, 130 bahitu baino gehiago daudela oraindik Gazan uste da baina horietatik dozenaka batzuk hilda egon daitezke, Israelgo funtzionarioen arabera.

Netanyahuk igandean bertan uko egin zion su-eten proposamen bati

Hain zuzen ere, igandean Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak ezezkoa eman zien Hamasek Gazako Zerrendaren barruan dituen bahituak askatzeko jarritako baldintzei; borrokekin amaitzea eta tropa israeldarrak Gazatik erabat erretiratzea, besteak beste.

The Wall Street Journal egunkariak igandean argitaratu zuenez, Qatarrek eta Egiptok su-eten proposamen bat aurkeztu zieten Israeli eta Hamasi, 90 egun inguru iraungo zuena, hiru fasetan banatuta, gatazkari behin betiko amaiera emateko.

90 eguneko planak su-eten iraunkorra proposatzen zuen: Hamasek bahitu zibil guztiak askatzea, eta, trukean, Israelek ehunka preso palestinar askatzea, Israel Gazako hirietatik erretiratzea, bertan mugitzeko askatasuna errespetatzea, droneen erabilera etetea eta sartzen uzten duen laguntza kopurua bikoiztea.

Bigarren fasean, Hamasek emakume soldaduak askatu eta gatibuen gorpuak entregatuko lituzke, eta Israelek preso gehiago askatuko lituzke. Hirugarren fasean, berriz, Israelek bere tropak Gazako mugara erretiratuko lituzke, eta talde islamistak geratzen diren bahitu guztiak askatuko lituzke.

Hasierako plan hori 90 egunetan osatu ondoren, Qatarren eta Egiptoren proposamenak gatazka erabat amaitzea, Israelen eta Saudi Arabiaren arteko harremanak normalizatzea eta Palestinako Estatu bat sortzea ekarriko duen bake-prozesua aurreikusten ditu, baina Netanyahuk berriro ukatu zuen aukera hori: "Ni tematu naizelako ekidin da urteetan zehar Estatu palestinar bat ezartzea, Israelentzat arrisku existentziala izango bailitzateke. Lehen ministroa naizen bitartean hori defendatuko dut , esan zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bahiketak argazkiak Gazako albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Israel Palestina Hamas albisteak Benjamin Netanyahu Ekialde Hurbila