Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Castrismoa indartuta atera da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Esanguratsua da disidente kubatarrak enbaxada berriaren ekitaldira ez gonbidatzea. Jon Kerry Estatu idazkariak disidente batzuekin bilera egingo du, baina pribatua izango da.

Kuba eta Estatu Batuetako harreman diplomatikoak erabat berreskuratuko dituzte gaur, Habanan, Ameriketako Estatu Batuetako enbaxada ireki eta gero.

Hala eta guztiz ere, Kubako politika eta ekonomian honek izango duen eragina ikusteke dago. Irekiera ekonomikoa ziurra dela esan daiteke, dagoeneko aldaketak ikusi dira alor honetan, nahiz eta Kubako alderdi komunistaren kontrola oraindik estua izan.

Irekiera politikoa aldiz zailagoa izango da. Alderdi komunistak ez du utziko inondik inola ere oposizioa agertzea.

Teorian, AEBetako Gobernuak demokraziaren izenean, irekiera politikoa eskatuko du, giza eskubideak eta guzti hori, baina kubatar agintariek ez dute presiorik onartuko.

Ameriketako Estatu Batuetatik, bestalde, eta Obamak Etxe Zurian jarraitzen duen bitartean, ez da zarata gehiegi  sartuko asunto honekin. Esanguratsua da baita ere, disidente kubatarrak enbaxada berriaren ekitaldira ez gonbidatzea.

Jon Kerry Estatu idazkariak disidente batzuekin bilera egingo du, baina pribatua izango da. Estatu Batuekin harreman berreskuratze honek ez du castrismoa ahulduko, aitzitik indartuko duela esan daiteke.