Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Hollandek eta Putinek elkar ulertu dute

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Iritzi kontrajarriak dituzte, Bashar al Assad Siriako presidenteak boterean jarraitu behar duen ala ez esaterakoan, baina Estatu Islamikoaren kontrako borrokak lehentasuna duela erabaki dute.

Hollande frantziarrak eta Putin errusiarrak elkar ulertu dute. Ez dute apenas arazorik izan, Sirian, Kalifatzak kontrolpean duen inguruan egingo dituzten erasoak adosteko.

Iritzi kontrajarriak dituzte, Bashar al Assad Siriako presidenteak boterean jarraitu behar duen ala ez esaterakoan, baina Estatu Islamikoaren kontrako borrokak lehentasuna duela erabaki dute.

Putinek konpromisoa hartu du jihadistak izango direla berak agindutako bonbardaketen jomuga; eta ez, Assaden oposizioko taldeak. Badirudi, puntu honetan, Putinek Hollandi gezurra esan diola.

Turkiarrek behera bota zuten hegazkin errusiarra, Kalifa-herriaren zonaldetik urruti zegoen alegia, Assaden kontrako oposizioko taldeak bonbardatzen ari zela. Eta ez da sinesgarria, Errusiak, bat batean, estrategia horri uko egingo dionik.

Dena den, Hollande gustura gelditu da Putinen jarrerarekin, eta baita  Europako bere aliatu batzuek erakutsi dutenarekin ere.

Merkelek miaketak egiteko erabiltzen dituzten sei hegazkin eta untzi militar batekin lagunduko dio. Cameron britainiarrak bere Parlamentuan eskatuko du Kalifatzak Sirian kontrolpean duen ingurunea bonbardatzeko baimena.

Agian Obamarekin izan du Hollandek, desengainu handiena. Estatu Batuek ez dute Errusiarekin aliantza osatu nahi eta horrek eraginkortasun handia kendu dio, jihadismoaren kontrako nazioarteko koalizioa.