Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Putinek eta Erdoganek elkarren beharra dute

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Putinek Ukrainako auziarengatik izan zuen aurrez aurrekoa Europar Batasunarekin. Erdoganek bere aurkako estatu-kolpe saiakera behar bezalako indarrez ez salatu izana leporatu dio EBri.

Errusiak eta Turkiak elkarren beharra dute. Edo zehatzagoak izateko: Putinek eta Erdoganek dute elkarren beharra. Antza handia dute bi presidenteek. Biek dute agintzeko modu autoritarioa eta biek dituzte uneotan interes estrategiko berberak.

Putinek Ukrainako auziarengatik izan zuen aurrez aurrekoa Europar Batasunarekin. Erdoganek bere aurkako estatu-kolpe saiakera behar bezalako indarrez ez salatu izana leporatu dio Batasunari, eta kolpeari erantzuteko hartu dituen erabakiak gogor salatzea.

Turkiako presidentea pozik dago Putinek izan duen jarrerarekin, errepresioa gustukoa baitu Putinek berak. Bien artean harreman ona behar dute Erdoganek eta Putinek, Turkiaren eta Errusiaren arteko harreman ekonomikoak oso garrantzitsuak direlako.

Siriako gerraren inguruko jarrerak banatzen ditu. Putin Al Assad Siriako presidentearen alde egiten ari da; Erdogan bere aldetik Al Assak agintetik kentzeko ahaleginetan ari da.

San Petesburgon gaur egingo duten bileran banatzen dituen hori gainditzen saiatuko dira eta Asia erdialdeko herrialdeekin aliantza bat osatzen, Azerbaijan eta Kazakhstanekin, besteak beste. Bi herrialde horiek kulturalki Turkiaren ahaideak dira. Horregatik joan zen herenegun Putin Baku Azerbaijango hiriburura.

Turkiako atzerri politikari Erdogan ematen ari zaion Europaren aurkako ukituak ondorio geoestrategiko handiak eduki ditzake.