Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Israelek frustrazioa eragiten dio Obamari

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Lehen agintaldian Obamak bi estatu sortzea proposatu zuen. Hala ere, Israelek palestinarren lurraldetan eraikitzen jarraitu du, eta Zisjordaniako lur erabilgarri gehiena israeldarren esku dago.

Obama presidenteak baimena eman dio John Kerry Atzerri ministroari Israelek eragiten dion frustrazio eta etsipen guztia adierazteko. Bere lehen agintaldian, Obama negoziazioa abiatzen saiatu zen, bi estaturen sorrera oinarri hartuta, hots, estatu bana, Israelentzat eta Palestinarentzat.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren jarrera ofiziala irtenbide horren aldekoa zen, baina bere gobernukide egin zituen Palestinako lurralde okupatuetan Israelgo kolonietako ordezkari zirenak. Israelek baietz esan zion bi estaturen irtenbideari eta aldi berean koloniak eraikitzen eta Zisjordanian palestinarrei lurraldea kentzen jarraitu zuen. Gaur egun, palestinarrei apenas geratzen zaie lurralderik estatua eraiki ahal izateko, lurralde erabilgarri gehiena Israelen esku dagoelako.

Hori da atzo Kerryk argi eta garbi adierazi zuena, eta Netanyahu eta Trump Estatu Batuetako presidente hautetsia sutan jarri zituena. "Eutsi Israel, banator eta" idatzi zuen Trumpek txio batean. Twitterreko bere kontuan argitaratutako esaldi horrekin aditzera eman du bera Etxe Zurira iristen denean Israelek palestinarren lurraldea okupatzen segi ahal izango duela.