Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Jared Kushner, 'suhi kutuna'

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ivankak, Trumpen alabak, judaismora bihurtu behar izan zuen Kushnerrekin ezkontzeko.

Donald Trumpek, Ameriketako Estatu Batuetako presidente hautetsiak, bere suhia, Jared Kushner, aholkulari berezi izendatu du.

Oso izendapen esanguratsua da, garbi adierazten duelako nondik joko duen Trumpek hainbat gai garrantzitsutan.

Hasteko, palestinarrak, argi ibil daitezela! Kushner judu militantea eta Isralen defendatzaile sutsua da.

Ivankak, Trumpen alabak, judaismora bihurtu behar izan zuen Kushnerrekin ezkontzeko. Beraz, zalantzarik ez, Kushnerrek zer jarrera hartuko duen palestinarren eta israeldarren arteko gatazkan.

Baina, horrez gain, Kushnerren izendapenak zalantza etikoak sortzen ditu. Trumpek, familiako kide bat sartu du, (zuzen-zuzenan) kargu garrantzitsu batean. Nepotismoa esaten zaio horri.

Eta gainera, ez Kushnerrek ezta Trumpek ere, ez dute argitu zer egingo duten haien negozioekin.

Kushner, eraikuntzan inbertsio handiak dituen konpainia baten buru da eta Trumpek zuzentzen duen  enpresa-sareak 20 herrialde baino gehiagotan ditu interesak.

Antza denez, eutsi egin nahi diote negozioen jabetzari, kargu ofizialean ari diren bitartean eta hori sekulako eskandalua litzateke.