Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Gorroto giro arriskutsua AEBn

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBn gorrotoa eta enfrentamendurako banaketa politikoa ari da nagusitzen, sare sozialetan bereziki. Eta hori arriskutsua da oso.

James Hodgkinson, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) diputatu errepublikano talde baten kontra atzo tiro egin zuen gizonezkoa, tentel hutsa zen. Iazko hauteskundeetan ilusio pizgarri izan zen Bernie Sanders hautagai sozialdemokrataren jarraitzaile dela esan da, eta egia da, bai, haren kanpainan boluntario gisa aritu zela. Horregatik azaldu dute Donald Trump eta Alderdi Errepublikanoaren kontrako gorroto ekintza izan dela atzokoa.

Agerikoa da, dena den, ez zuela Sandersi buruzko ezer ulertu gizajoak. Sandersek berehalakoan gaitzetsi zuen atzo biolentzia ekintza. Beraz, Hodgkinson lelo hutsa zen, zibilak hiltzen dituzten denak bezala, bide batez esanda. Kontua da lelo hutsa izanda, gerrarako fusila esku-eskura izan zuela. Hori da, hain zuzen ere, AEBk duten arazo handienetako bat, eta konponbide itxurarik ez duena: Armak edonork lor litzakeelako dituzte halako hilketa kopuru handiak. Eta Obama arma salmenta hori mugatzen saiatu zen arren, Trump mugarik gabeko arma salmenta librearen aldeko da, gogora dezagun.

Nolanahi ere, Hodgkinsonen ekintzak beste gauza bat ere erakusten digu: AEBn gorrotoa eta enfrentamendurako banaketa politikoa ari da nagusitzen, sare sozialetan bereziki. Eta hori arriskutsua da oso.