Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Putinek garaipena aldarrikatu du Sirian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Azken urteetan eragin eskasa izan du Errusiak Ekialde Hurbilean. Gaur egun, ordea, oinarrizko aktore bihurtzea lortu du Putinek.

Hasi hauteskunde kanpaina Vladimir Putin Errusiako presidenteak. Joan den astean, hurrengo martxoan egitekoak diren hauteskundeetan hautagai izango dela iragarri zuen, eta atzo, garaipena aldarrikatu zuen Sirian. Putinek, sorpresaz, bidaia egin du Siriara, Baxar Al-Asad bere lagunarekin elkartu zen eta soldadu errusiarrak etxera "garaile" itzuliko direla iragarri zuen.

Egia esan, Putinek badaki ez dituela soldadu guztiak etxera ekarriko, Al-Asadek errusiarren babes militarra behar du eta. Oraindik errebeldeen esku da Siriako probintzia bat, Idlil; eta jihadistak garaituta badaude ere, oraindik eraso gehiago egin ditzakete.

Aldi berean, egia da Al-Asad erortzeko zorian zegoela, 2015eko irailean, Putinek Sirian parte hartzea erabaki zuenean, eta orain, aldiz, gerra irabaztear dago Errusiaren laguntzari esker.

Putinek, gainera, Egipto eta Turkia ere bisitatu ditu bidaia honetan. Trumpek Jerusalem Israelgo hiriburu izateko aitortza egin ondoren, oso ondo ari da aprobetxatzen herrialde musulmanen sumindura AEBren aurka. Azken urteetan eragin eskasa izan du Errusiak Ekialde Hurbilean, gaur egun, oinarrizko aktore izatea lortu du Putinek.