Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Nire botoi gorria zurea baino handiagoa da'

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Kim Jong-unek eta Donald Trumpek jolastokian liskarra duten bi ume dirudite. Mundu errealean, tontakeria horiek askoz arriskutsuagoak izan daitezke.

"Botoi gorri bat daukat, botoi gorri bat daukat", esan du Kim umeak. "Ba nirea handiagoa da, izorra adi!", erantzun dio Donald umeak. Eskola bateko jolastokiko liskarra dirudi, baina, zoritxarrez, Kimek eta Donaldek ez dituzte petardoak, bonba nuklearrak baizik. Donaldek hobeto jokatu beharko luke, haur nagusia delako, baina ez daki Twitter izeneko jostailua kontrolatzen.

Eta hori guztia gertatu da bi Koreen arteko ustezko gerturatzearen testuinguruan. Neguko Olinpiar Jokoek, hilabete barru Hego Korean jokatuko direnak, Pyongyangen eta Seulen arteko tentsioa baretzea ahalbidetu dute. Hego Koreako presidenteak, Moonek, Kimek luzatutako eskua onartu du. Ipar Koreak berriro piztu du bi herrialdeetako agintariak harremanetan jartzen dituen eta duela bi urtetik itzalita zegoen "telefono gorria". Badabilen ikusteko probak egin zituzten atzo. Gilaren txisteetan bezala: "Kaixo, hor dago etsaia?". Eta noski, Donal umea jeloskor jarri da. Moon bere laguna bakarrik izatea nahi du, ez du Kimekin joaterik nahi. Hori eskolako jolastokian erraz konpontzen da: Donalek Mooni ogitartekoa kentzen dio. Mundu errealean, tontakeria horiek askoz arriskutsuagoak izan daitezke.