Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Putinek handiagoa dauka

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Errusian hilaren 18an egingo dira hauteskunde presidentzialak. Irabazi egingo du Putinek, baina, bada ez bada ere, une hau hautatu nahi izan du iragarpena egiteko.

Estatu Batuetako defentsa sistemak desegiteko gai den misila garatu omen du Errusiak. Hala iragarri zuen atzo Vladimir Putinek, argi eta garbi, hauteskunde giroko agerraldian. Errusian hilaren 18an egingo dira hauteskunde presidentzialak. Irabazi egingo du Putinek, baina, bada ez bada ere, une hau hautatu nahi izan du iragarpena egiteko.

Nolanahi ere, hauteskunde mailako asmotik harago, Putinek badu beste helburu bat ere: Sobiet Batasun ohiak zuen munduko potentzia militar estatusa berreskuratu nahi du Putinek Errusia. Estrategia horretan ari da. Inperio sobietarra erortzearekin batera, Moskuk pisu ekonomiko eta militarra galdu zuen eta, hain zuzen ere, Putinek imperio berria eraiki nahi du.

Horregatik lotu zuen Krimearen anexioa, horregatik eusten dio tentsio belikoari Ukrainian eta horregatik esku-hartu du Bashar El Assad aliatuaren alde Sirian. Gastu militarra handitu egin du eta propaganda errusiarra gero eta ageriagokoa egin munduan.

Ikusirik Trump eta Kim Jong-un nor baino nor ari direla zeinek botoi nuklear handiagoa eduki, Putinek erabaki du borrokan sartzea. Eta harro esatea handiena, berea dela.

Errusiak aurkeztutako Sarmat misila. Argazkia: EFE

Errusiak aurkeztutako Sarmat misila. Argazkia: EFE

Errusiak aurkeztutako Sarmat misila. Argazkia: EFE