Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jesus Torquemadaren iruzkina 2018ko maiatzaren 14ko Israelen errepresioaz

albisteak

Iruzkina

Trumpek bete du hitza, berdin dio ondorioa

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

2018/05/15

Gazako mugan atzo gertatutakoa beldurgarria izan zen. Israeldarren tiroek hildako eta zauritutakoen kopuruak gerra batean izandako aurrez aurrekoaren ondorioa dirudi.

  • Whatsapp
  • Bidali

Espero zen bezala, Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) enbaxada Tel Avidetik Jerusalemera aldatzeak izugarrizko indarkeria uholdea eragin du. Aste hau beldurgarria izan liteke. Gaur palestinarrek amorruz  Nakba oroitzen dute, hondamendiaren eguna, euren lurretatik kanporatuak izan zirenetik 70 urte betetzen direnean. Ostirala, berriz, Ramadanaren, musulmanen hilabete sakratuaren. lehena da. Beraz, istilu  larriak espero dira Jerusalemgo meskitetan. 

Gazako mugan atzo gertatutakoa beldurgarria izan zen. Israeldarren tiroen ondorioz izandako hildakoen eta zaurituen kopuruak gerra batean izandako aurrez aurrekoaren ondorioa dirudi eta ez manifestazio bati poliziak aurre egitean eragindakoa. Hala ere, Israelgo Gobernua pozik dago egindakoarekin. Trump dagoenetik Netanyahu bere  helburu politiko guztiak lortzen ari da, Iran isolatzetik hasi eta AEBak Israelen  jarrerekin erabat lerrokatzeraino.

Trump ere oso gustura dago, hauteskundeetan agindu zuena bete du, eta berdin dio horrek zer eragin duen. Arazoa da gauza batzuk ezin direla agindu, edo promesa batzuk ezin dira bozkatu.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena