Bake prozesua -

Parte-hartzea

Jaurlaritzak 'Memoriaren Plaza' zabaldu du bakea sendotzeko asmoz

Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkaritzak garatutako ekimena da, herritarren testigantzak eta proposamenak eta adituen iritziak jasotzeko.

Jonan Fernández
Jonan Fernández
Eusko Jaurlaritzak bakea sendotu nahi du 'Memoriaren plaza'rekin

0:13

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Memoria Plaza izeneko ekimena aurkeztu du, herritarren lekukotzak hartzeko eta, hartara, oroimen partekatu eta plurala eraikitzeko. Proiektuaren bidez, Bakegintzako eta Bizikidetzako idazkaritzak bake, bizikidetza eta giza-eskubideen kultura finkatu eta sendotu nahi ditu, baita parte-hartzea bultzatu ere, Gobernu Irekiaren Zuzendaritzarekin lankidetza hertsian eta erakunde arteko elkarreraginez.

Jaurlaritzak hedabideetara igorritako oharraren arabera, 2015eko ekainaren eta azaroaren bitartean abiatuko da programa, eta hiru ekarpen mota jasoko dira. Herritarrek borondatez emandako zuzeneko oroimen-lekukotzak; focus group izenez ezagutzen den parte-hartze prozesu kualitatibo bat dela-medio lortutako iradokizunak eta, azkenik, adituen iritziak.

Prozesuaren emaitzak Oroimenaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuan utziko dira, Institutua inauguratzen den unean, datorren azaroaren 10ean.

Memoria Plaza Ekimenaren bitartez, gonbita luzatu diete herritarrei bere lekukotza eman dezaten, oroimenaren puzzlearen eta memoriaren eraikuntza demokratiko eta partekatuaren pieza bat balitz bezala.

Hiru formatu planteatu dira: Emozioak, 7 segunduko formatuan. Adineko pertsonen aurpegi-adierazpena grabatzeko, gehienez 7 segundoko bideotan, soinurik gabe eta lehen planoan. Pertsona baten aurpegia haren oroimenaren erretratu bat da.

Lekukotzak, 2 minutuko formatuan. Azken 80 urteetako bakearen, askatasunaren eta demokraziaren aldeko borrokaren memoriari lotutako bizipenen nahiz oroitzapenen lekukotzak biltzeko, gehienez 2 minutuko bideotan.

Hirugarrenez, proposamenak, 1.000 karaktereko formatuan. Oroimenaren, bizikidetzaren eta giza eskubideen politika bat garatzeko proposamen mahaigaineratzeko, modu positiboan eta gehienez 1.000 karaktereko testuetan laburbildurik.

Mugikorraren bitartez helarazi ahalko dira ekarpen guztiak, eta www.memoriaplaza.eus web-orrian ikusi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza Albisteak Adiskidetzea Euskadin Gogora