Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Cervera: 'Santiago Cervera pertsonaia deserosoa zen'

Nafarroako Kutxaren botere organoen baitan izan omen ziren hainbat irregulartasun publiko salatu zituen PPko diputatu ohiak, eta, hori dela eta, 'tranpa bat' jarri zioten, horren esanetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gaur jakinarazi duenez, ustez, Nafarroako botere organoen baitan izandako irregulartasunak publiko egin zituzten, berak, PP alderdiko senatari batek eta Nafarroako euskal nazionalistek. Hori dela eta, “isildu beharreko ahots bihurtu zen”, eta “tranpa bat” jarri zioten.

Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, ustezko xantaia kasuaz hitz egin du. Nafarroako Aurrezki Kutxako (CAN) presidenteari ustez xantaia egiteagatik atxilotu zuten Santiago Cervera. Horren hitzetan, atxilotu ostean erabaki zuen diputatu aktari uko egitea, “hiritar soil” gisa epaiketa arrunt bat izateko, eta “errugabea” dela frogatzeko.

Cerveraren hitzetan, bere aurkako tranpa baten biktima izan da. Gaineratu duenez, Nafarroako Aurrezki Kutxako presidentearekin zuen hitzordura ez zen 25.000 euro jasotzeko azaldu. Helburua, CANeko kudeaketan izan ziren ustezko irregulartasunen gaineko informazioa jasotzea zen; izan ere, gai horren harira, Fiskaltzaren aurrean salaketa bat aurkezteko asmoa omen zuen.

Horregatik, hitzordu hori garai horretan aurrezki kutxaren baitan gertatzen ari ziren aldaketekin lotzeko eskatu du: Administrazio Kontseiluaren aldaketa eta Sanchez Asiain presidentearen berraukeratzea.

PPko diputatu ohiaren iritziz, “isildu beharreko ahots bihurtu zen” Nafarroan hainbat pertsona behin eta berriz botere organoetan daudela esateagatik, eta Fiskaltzak interesa agertzeko nahikoa arrazoi zeudela berresteagatik.

Cerveraren arabera, Estatuko Fiskaltza Nagusia hainbat aurrezki kutxen kudeaketa ikertzen ari zen aspaldidanik, eta salaketa anonimoen ondotik ireki ziren ikerketa horietako asko. Adierazi duenez, Nafarroako Aurrezki Kutxaren gaineko informazioa eskaini ziotelako erabaki zuen hitzordu horretara joatea.

Prozesua “ikuspegi lokaletik bakarrik ulertu daiteke” Santiago Cerveraren iritziz. Nafarroako Aurrezki Kutxak lurraldeko instituzio eta finantza egituretan duen garrantzia ezagutu, eta bertatik igaro diren “pertsonaien izaera” ulertu behar da. "Presio-eltze baten parekoa zen egoera, eta azkenean lehertu egin da”, gaineratu du.

Horren iritziz, “Santiago Cervera pertsonaia deserosoa zen”. Gaineratu duenez, Jose Ignacio Palacios PPko diputatua eta bera ziren “ahots kritiko bakarrak”.

Halaber, adierazi duenez, Nafarroako euskal nazionalistek ere ildo kritikoari eutsi diote eta “egia handiak bota dituzte”. Nazionalisten kontra hitz egin dute zenbaitek “Nafarroa ez dutela maite”, eta horregatik erakundeak kaltetzea axola ez zaiela esanez.

Santiago Cervera PPko diputatu ohiak gaur jakinarazi duenez, ustez, Nafarroako botere organoen baitan izandako irregulartasunak publiko egin zituzten, berak, PP alderdiko senatari batek eta Nafarroako euskal nazionalistek. Hori dela eta, “isildu beharreko ahots bihurtu zen”, eta “tranpa bat” jarri zioten. Radio Euskadiri egindako elkarrizketa batean, ustezko xantaia kasuaz hitz egin du. Nafarroako Aurrezki Kutxako (CAN) presidenteari ustez xantaia egiteagatik atxilotu zuten Santiago Cervera. Horren hitzetan, atxilotu ostean erabaki zuen diputatu aktari uko egitea, “hiritar soil” gisa epaiketa arrunt bat izateko, eta “errugabea” dela frogatzeko. Cerveraren hitzetan, bere aurkako tranpa baten biktima izan da. Gaineratu duenez, Nafarroako Aurrezki Kutxako presidentearekin zuen hitzordura ez zen 25.000 euro jasotzeko azaldu. Helburua, CANeko kudeaketan izan ziren ustezko irregulartasunen gaineko informazioa jasotzea zen; izan ere, gai horren harira, Fiskaltzaren aurrean salaketa bat aurkezteko asmoa omen zuen. Horregatik, hitzordu hori garai horretan aurrezki kutxaren baitan gertatzen ari ziren aldaketekin lotzeko eskatu du: Administrazio Kontseiluaren aldaketa eta Sanchez Asiain presidentearen berraukeratzea. PPko diputatu ohiaren iritziz, “isildu beharreko ahots bihurtu zen” Nafarroan hainbat pertsona behin eta berriz botere organoetan daudela esateagatik, eta Fiskaltzak interesa agertzeko nahikoa arrazoi zeudela berresteagatik. Cerveraren arabera, Estatuko Fiskaltza Nagusia hainbat aurrezki kutxen kudeaketa ikertzen ari zen aspaldidanik, eta salaketa anonimoen ondotik ireki ziren ikerketa horietako asko. Adierazi duenez, Nafarroako Aurrezki Kutxaren gaineko informazioa eskaini ziotelako erabaki zuen hitzordu horretara joatea. Prozesua “ikuspegi lokaletik bakarrik ulertu daiteke” Santiago Cerveraren iritziz. Nafarroako Aurrezki Kutxak lurraldeko instituzio eta finantza egituretan duen garrantzia ezagutu, eta bertatik igaro diren “pertsonaien izaera” ulertu behar da. "Presio-eltze baten parekoa zen egoera, eta azkenean lehertu egin da”, gaineratu du. Horren iritziz, “Santiago Cervera pertsonaia deserosoa zen”. Gaineratu duenez, Jose Ignacio Palacios PPko diputatua eta bera ziren “ahots kritiko bakarrak”. Halaber, adierazi duenez, Nafarroako euskal nazionalistek ere ildo kritikoari eutsi diote eta “egia handiak bota dituzte”. Nazionalisten kontra hitz egin dute zenbaitek “Nafarroa ez dutela maite”, eta horregatik erakundeak kaltetzea axola ez zaiela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eguneko albisteak Albisteak