Politika -

Frantzian atxilotuta

Andoni Lariz, ETAko ustezko kide bilatuenen artean

Barne Ministerioak dioenez, Andoni Lariz "Kresala" taldeko laguntzailea izan zen. Halaber, Urtzi Etxebarria ere atxilotu dute ostiral honetan Frantzian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan Poliziak Frantzian atxilotutako ETAko bi ustezko kideak Andoni Lariz Bustinduy eta Urtzi Etxebarria dira Vasco Press agentziak terrorismoaren aurkako iturriak aipatuta argitaratu duenez. Lariz ETAko ustezko kide bilatuenetarikoa da; Etxebarriari, berriz, talde armatuarekin kolaboratu izana egotzi zioten, baina epaileek aske utzi zuten 2009an.

Lariz (40 urtekoa) Markin-Xemein Bizkaiko udalerriko auzokidea da, eta Barne Ministerioak dioenez, ETArekin harreman luzea du. Garikoitz Aspiazu "Txeroki" ETAko buruzagi ohiak aginduta, 2005ean sortutako "Kresala" taldeko kidea izan zela Lariz uste du Poliziak. 2012ko uztailean ETAko kide bilatuenen zerrendan sartu zuten Andoni Lariz.

Bilatuenen zerrenda

2011ko urrian ETAk su-etena iragarri zuenetik zerrenda hau gaurkotu zuten lehen aldia izan zen. Aldi horretan, gainera, Jose Ignacio de Juan Chaos eta Jose Antonio Urrutikoetxea "Josu Ternera" ETAko kide historikoak ere sartu zituzten zerrenda horretan. Bi hauek iheslariak dira.

Andoni Larizi 2008ko irailean Ondarroako Ertzain-etxearen aurka izandako erasoan ere parte hartu izana leporatu diote.

Halaber, Urtzi Etxebarria, Segiko ustezko kidea, 2005ean atxilotu zuten Gipuzkoan "zutabeak" (ETAko barne-boletina) banatzeagatik. Talde armatuarekin kolaboratu izana egotzi zioten, baina aske utzi zuten 2009an.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea