Politika -

Borgoña

Kartzelatu egin dituzte Frantzian atxilotutako ETAko ustezko bi kideak

Terrorismo delituak egotzi dizkiete Andoni Larizi eta Urtzi Etxebarriari.

ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten lekua. EITB
ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten lekua. EITB
ETAko ustezko kideak atxilotu zituzten lekua. EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astean Frantziako erdialdean atxilotu zituzten ETAko ustezko bi kideak, Andoni Lariz eta Urtzi Etxebarria, kartzelatu egin dituzte bart, eta terrorismo delituak inputatu dizkiete.

Lariz eta Etxebarria terrorismoaren aurkako epaile baten esku utzi zituzten atzo, Parisen, eta ondoren askatasunen eta atxiloketen epailearenera eraman zituzten. Azken horrek agindu du kartzelatzea.

Besteak beste, helburu terroristak dituen gaizkile talde bateko kideak izatea, talde antolatu bateko kide izanda ondasun lapurtuak edukitzea, armak eta munizioak garraiatzea eta txosten faltsuak erabiltzea egotzi diete.

ETAko bi ustezko kideak Nevers herrian atxilotu zituzten, Borgoinako eskualdean.

Andoni Larizen aurka atxilotzeko euroagindua emana zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta ETAko kide bilatuenen zerrendan zegoen iazko uztailetik.

Urtzi Etxebarria, aldiz, absolbitu egin zuten 2009an Espainian, talde armatuko kide izatea egotzi eta gero. Segiko kide izatea leporatzen diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea