Politika -

M-29ko greba eguneko istiluak

Ezker abertzaleak Nafarrate auzia ikertzea eskatu du

Sailak barne ikerketa bat gauzatu ez izanak “agerian utzi du polizia-eredu gertuago eta eraginkorrago baterantz aurrera egitea zaila izango dela", azaldu du.

Xuben Nafarrate zauritu zuten unea. EITB
Xuben Nafarrate
Xuban Nafarrate zauritu zen unea

0:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako ezker abertzaleak Segurtasun Sailak Xuban Nafarrate auzian espedienterik ireki nahi ez izatea deitoratu du, eta "beste aldera ez begiratzea" eta kasua ikertzen jarraitzea eskatu dio Beltran de Heredia sailburuari.

Gasteizeko 2. zenbakiko instrukzio-epaitegiak artxibatu egin du Xuban Nafarrate-k Ertzaintzaren aurka aurkeztutako salaketa, pilotakada bat jasotzeagatik, 2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean, Gasteizen.

Ezker abertzalearen ustez, erabaki judizialak eta Segurtasun Sailak barne ikerketa bat gauzatu ez izanak "agerian utzi du polizia-eredu gertuago eta eraginkorrago baterantz aurrera egitea zaila izango dela", azaldu du.

Segurtasun sailburuak "eredu polizial berri baterantz egin nahi duela erakusteko aukera paregabea galdu du, orain arte hainbat gazte inputatu dituen eredu errepresibo horretatik urrun eta edozein abusu polizial sistematikoki artxibatu du", esan du ezker abertzaleak.

Beltran de Herediari "beste aldera ez begiratzea eta bere Sailean auzitegiek baztertzea nahiago izan dutena gauzatzea" eskatu dio.

Halaber, magistratuak Xuban Nafarrateri eta beste bi gazteri Ertzaintzako agenteri desobeditu izana leporatzea kritikatu du.

Ezker abertzaleak nabarmendu duenez, "Euskal Herrian irekitako aro berri honetan egozpen mota hauek ez dute lekurik".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea