Politika -

Erreakzioak

Barne Ministerioa:'ETAren adierazpena Sorturen propagandaren parte da'

“'Txeroki’ren adierazpenek ez gaituzte harritzen”, esan du Barne Ministerioko bozeramaile batek, eta ETArengandik espero duten bakarra desegitea dela nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Barne Ministerioak esan duenez, Garikoitz Aspiazu "Txeroki" ETAko militante buru ohiak "gatazkan zerikusi ez dutenei" eragindako kaltea deitoratzea "Sortu eratzeko propagandaren parte da".

" 'Txeroki'ren adierazpenek ez gaituzte harritzen", esan du Barne Ministerioko bozeramaile batek, eta ETArengandik espero duten bakarra desegitea dela nabarmendu du.

Bestalde, Carlos Urquijo Gobernuak Eusko Jaurlaritzan duen ordezkariak "Txerokiren" adierazpenetako "hizkeraren galbideratzea" salatu du.

Urquijok "gaitzesgarritzat" jo ditu hitz horiek, ETAren indarkeria "guardia zibilak, poliziak, ertzainak, militarrak, kazetariak, politikariak, enpresariak edo epaileak hiltzean bakarrik egon zela gaizki" esan nahi duelako.

Ezker abertzaleak "oso positibotzat" jo ditu Garikoitz Aspiazuren hitzak. Bere ustez, adierazpen horrekin, ETAk "bultzada bat eman dio bakearen, eta, ondorioz, gatazkari elkarrizketaren bidez irteera emateko prozesuari".

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak ETAk armak "aldebakarrean" utziko dituen uste osoa erakutsi du, eta prozesu honetan "erorketa bat bera ere ez" dela egon behar azpimarratu du. Halaber, prozesua "ahalik eta azkarren" amaitzea nahi duela azaldu du.

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak esan duenez, "ez du balio" ETAk armak entregatzea, bere aktibistek ere "entregatu" egin behar dute, eta, horren ostean, haien kartzela-zigorrak bete, gaineratu du.

Txarli Prieto Arabako PSE-EEko idazkari nagusiak ETAk armak partzialki uztea "berandu etorriko "litzatekeen erabakia izango zela adierazi du, "honetara berandu iritsi da, eta berandu iristen jarraitzen du", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea