Politika -

Frantziako Justizia

Txerokiri eta Atari 20 urteko espetxe-zigorra ezarri die Frantziak

Aitzol Iriondo, Gurbitz, ETAko aparatu militarraren buruzagiari eta Luis Ignacio Iruretagoiena Lanz "artezilariari" zigor berdina ezarri die Frantziako auzitgeiak.

Garikoitz Aspiazu Rubina, 'Txeroki'. Argazkia: EFE
Garikoitz Aspiazu Rubina, 'Txeroki'. Argazkia: EFE
Garikoitz Aspiazu Rubina, 'Txeroki'. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako Justiziak Garikoitz Aspiazu Rubina Txeroki-ri, Mikel Carrera Sarobe Ata eta Aitzol Iriondo Gurbitz ETAko aparatu militarraren buruzagiei, eta Luis Ignacio Iruretagoiena Lanz "artezilariari" 20 urteko kartzela-zigorra ezarri die.

ETAko lau kideak 20 urteko espetxe-zigorraren bi herenak kartzelan betetzera zigortu ditu Pariseko Auzitegiak.

ETAko beste sei kideak 2007an familia bat bahitzeagatik epaitu dituzte, eta 18 eta 8 urteko zigorrak ezarri dizkiete.

Konkretuki, Ohian Barandalla Goñi, Alaitz Aramendi Jaunarena eta Ander Múgica Andonegiri 18 urteko kartzela-zigorra ezarri diete, horietako bi herenak espetxean bete beharko dituztelarik.

Aitzol Etxaburu Artetxeri eta Itziar Plaza Fernandezi 12 urteko zigorra ezarri diete. Bestalde, Jurdan Martitegi Lizasori zortzi urteko espetxealdia ezarri diote.

Errudunak

Otsailaren 18tik auzipetuen aulkian eseri diren hamar akusatuak hasieratik erruduntzat jo dituztela esan du Jean-Pierre Ancel auzitegiko presidenteak.

Iragan astelehenean Fiskaltzak eskatutako zigorrak ia bere osotasunean berretsi ditu epaitegiak. Etxaburu (14 urte) eta Plaza (10 urte) kenduta, beste auzipetu guztiei Fiskalak eskatutako zigorrak ezarri dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea