Politika -

Sortu

Iker Rodrigo aske geratu da, epailearen aurrean deklaratu ostean

Hala ere, zenbait neurri jarri dizkio epaileak eta instrukzioa amaitu artean akusazioari eutsiko dio. Sortuko kideak ukatu egin du Xabier Lopez Peñari Sondikan egindako harrera berak antolatu izana.

Iker Rodrigo, Jone Goirizelaia abokatuarekin batera. EFE
Iker Rodrigo, Jone Goirizelaia abokatuarekin batera. EFE
Iker Rodrigo aske geratu da, epailearen aurrean deklaratu ostean

0:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iker Rodrigo aske geratu da Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean. Sortuko kidea atzo atxilotu zuten, Xabier Lopez Peña ETAko presoari Sondikako aireportuan egindako harrera antolatzeagatik "terrorismoa goratzea" leporatuta.

Eloy Velasco epaileak aske uztea erabaki du, baina zenbait neurri jarrita, besteak beste, pasaportea kendu diote eta hilean behin bere etxetik hurbilen dagoen epaitegira joan beharko du. Gainera, instrukzioa amaitu artean akusazioari eutsiko dio epaileak.

Bere abokatuaren galderei erantzunez, Rodrigok ukatu egin du Lopez Peñaren harrera berak antolatu izana eta Sortuk Twitter bidez egindako deialdia berak zabaldu izana.

Ugarteburu: "PP obsesionatuta dago ilegalizazioen garaira itzultzeko"

Maribi Ugarteburuk salatu du Alderdi Popularrak "jazarpen politikorako kanpaina bat" abian jarri duela, "Sortu nahiz EH Bildu bera legez kanporatzeko".

Auzitegi Nazionalaren kanpoaldean egindako agerraldian, EH Bilduko legebiltzarkideak gogor kritikatu du PPren diskurtsoak agerian uzten duela "ilegalizazioen garaira bueltatu nahi duela".

"Espainiako  Gobernua eta PP obsesionatuta daude jada gaindituta dagoen garaira itzultzeko, jazarpen politikoaren eta ilegalizazioaren garaira itzultzeko", nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea