Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Edurne Brouard: 'Hilketa argitzeko itxaropen handirik ez dugu'

Santi Brouarden alabak esan du "aurrera egiteko gogoarekin" jarraituko dutela, nahiz eta Justiziarengan "itxaropen gutxi" izan.

Edurne Brouard. EiTB.
Edurne Brouard. EiTB.
Morcillok Santi Brouard berak hil zuela onartu du epailearen aurrean

0:42

I.G.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santi Brouard Herri Batasuneko kidearen hilketa argitzeko “itxaropen handirik” ez daukala adierazi du gaur Edurne Brouardek, Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan. “Tontoak baino gehiago izango ginateke kontrakoa esango bagenu”.

Solasaldi horretan, Edurne Brouardek esan du “aurrera egiteko gogoarekin” bizi izan dutela gaurko eguna (Morcillok Santi Brouard hil egin zuela aitortu du epailearen aurrean). Hala ere, 29 urte igaro direnean, Justiziarengan itxaropen handirik ez daukatela onartu du.

Hala ere, Brouardek adierazi du “denetan” egongo direla, eta auzitegietara joan behar direnean, joan egingo direla. “Eta ikerketa pribaturen bat bultzatzerik badago, bultzatuko dugu”, nabarmendu du.

Zentzu horretan, ustezko hiltzaileek ez dietela “bizitza baldintzatuko” berretsi du. “Ez dute lortuko, ez dugu euren erritmoan dantzatuko”, bukatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Euskadi Irratia Irrati programazioa Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa GAL gaur