Politika -

Nafarroa

UPNrekin ez duela berriz koalizio gobernurik osatuko ziurtatu du PSNk

Roberto Jimenezek azpimarratu duenez, PSNk "UPNrekin ez du harremanik izango, ezta egonkortasunik emango" ere. Dena den, zentsura mozio baten aukera baztertu du.

Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Roberto Jimenez, PSNko idazkari nagusia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiak ziurtatu duenez, UPNrekin ez du berriz koalizio gobernurik osatuko eta Yolanda Barcinaren aurkako zentsura mozio bat aurkezteko aukera baztertu du.

Jimenezek Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean esan duenez, Barcinak dimitituko balu "talde guztiek, bazterketarik gabe" Nafarroari egonkortasuna nola eman eztabaidatu beharko luketen inbestidura garaia irekiko litzateke.

Nafarroako sozialisten buruak adierazi duenez, PSN "UPNrekin ez du harremanik izango, ezta egonkortasunik emango" ere, eta Barcinak ez duela dimitituko ziur dago.

"Beste garai batean Barcina erkidegoarekin eskuzabala izan zitekeela pentsatu izan nuen, baina gaur gaurkoz ziur nago ez duela egingo", adierazi du.

Hori dela eta, "foru erkidegoan gertatzen dena" ez dela PSNren ardura soilik nabarmendu du eta bere taldeak Nafarroako gizarteari enplegu mahaiaren sorrera bezalako ekimenak eskaintzen dizkiola azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea