Politika -

Bakerako lantaldea

EH Bilduk ez du babestu bake lantaldean adostutako 'oinarri etikoa'

EAJk eta PSE-EEk aurreko legegintzaldia, ezker abertzalea ez zegoenean, onartutako "oinarri etikoa"rekin jarraitzea erabaki dute. PPk eta UPyDk ez du bileran parte hartu.

EH Bilduko, EAJko eta PSE-EEko ordezkariak, gaurko bileran. Argazkia: Efe
EH Bilduko, EAJko eta PSE-EEko ordezkariak, gaurko bileran.
EH Bildu ez dator bat bake lantaldean adostutako 'oinarri etikoa'rekin

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk eta PSE-EEk bakerako lantaldean aurreko legegintzaldian onartutako "oinarri etikoa"rekin jarraitzea adostu dute, eta EH Bilduk ituna ez babestea erabaki du, Legebiltzarreko iturriek jakitera eman duenez. Hala eta guztiz ere, koalizio abertzaleak azpimarratu du elkar ulertzeko puntu asko daudela eta lantaldean parte hartzen jarraituko duela "adostasun" bila.

Lantaldearen bigarren bileran (PPk eta UPyDk ez dute parte hartzen, EH Bilduk indarkeria justifikatzeko erabil dezakeela iritzi diotelako), agerraldi-sorta Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzaren Bakerako eta Bizikidetzarako idazkari nagusiak abiatzea erabaki dute. Agenda arazorik ez badago, maiatzaren 28an izango da lantaldearen hurrengo bilera, eta Fernandezen agerraldia.

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak azaldu duenez, EH Bilduk aipatu 'oinarri etikoa'n agertzen diren eduki eta konpromisoen "% 90ekin" egiten du bat, baina "desadostasuna" agertu du puntu jakin batzuetan.

Egibarrek gogora ekarri duenez, testu hori Legebiltzarrean eztabaidatu zenean ere, EH Bilduk kritikatu egin zuen, indarkeriari zilegitasuna kentzeko memoriaren aipamena egiten duen zatia. Hala ere, bilera "konstruktiboa" izan dela eta desadostasunak "gainditzeko" modukoak direla esan du.

Laura Mintegi EH Bildukoak berak azaldu du zergatik ez duten EAJk eta PSE-EEk onartutako testua babestu. Adierazi duenez, adostutako printzipio eta konpromisoak "gatazka politikoaren irakurketa partzialetik" abiatzen dira.

Mintegiren esanetan, koalizio abertzaleak ikuspegi "zabalagoa" irudikatu nahi zuen testuan, baina ez da posible izan jeltzaleek eta sozialistek "uko" egin baitiote 'oinarri etikoa'ri "koma bat bera ere aldatzeari".

Baina "elkar ulertzeko puntu asko daudela eta, "adostasun bila", lantaldean parte hartzen jarraituko duela hitz eman du. Izan ere, EH Bilduk "aurrera begiratu" nahi du, "batzen gaituenean" zentratuz.

Gaurko bileran ez dute euskal presoei ezartzen zaien kartzela politikaz hitz egin, eta gaia "lehentasunezkoa" da EH Bildurentzat.

Bestalde, Rodolfo Ares PSE-EEko legebiltzarkideak aitortu du nahiago zuela akordioa "aho batez" izatea, baina oinarria onartzea "ezinbestekoa" zela gaineratu du.

Aurreko legegintzaldian idatzi zuten testuan agertzen denez, bakea lortzeko beharrezkoa da indarkeriaren injustizia, egindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzea, eta ETA beti desagertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea