Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ondarroako alkatea: 'Segurtasun sailburua hemen egon behar litzateke'

Ondorroako alkateak nabarmendu duenez, "herrian denok ezagutzen dugu Urtza Alkortak egindako lan politikoa, eta bere aurkako froga bakarra torturatua izan ostean lortutako autoinkulpazioa da".

G. Palacios

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Argi Ituarte Ondarroako alkateak azaldu duenez, Ertzaintza "banaka banaka" ari da Urtza Alkorta babesten ari diren pertsonak zubitik eramaten.

"Protesta baketsua da, desobedientzia zibilaren aldeko jarrera injustizia baten aurrean", esan du Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean.

Ituartek begi onez hartu du Laura Mintegi edo Maribi Ugarteburu bezalako legebiltzarkideak Ondarrura bertaratu izana. Alabaina, Estefania Beltran de Heredia bertan egon beharko litzatekeela ere erantsi du. "Publikoki luzatu genion hemen egoteko gonbidapena eta hemen egon beharko litzateke".

Bestalde, Ituartek azpimarratu du "Ondarroan guztiek" ezagutzen dutela Urtza Alkortak egindako "lan politiko eta publikoa". "Militante politikoa delako atxilotuko dute Urtza; baina gogora ekarri behar da bere aurkako froga bakarra torturatua izan ostean lortutako autoinkulpazio bat besterik ez dela", salatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ondarroa