Politika -

Prentsaurrekoa

Bake-prozesuan iheslarien parte-hartzea aldarrikatu dute Baionan

Espainiako eta Frantziako Gobernuekin eztabaidatzeko beharra nabarmendu du Baionan Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak, gatazkari amaiera eman ahal izateko.

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak prentsaurrekoa eskaini du Baionan. Argazkia: eitbcom
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak prentsaurrekoa eskaini du Baionan. Argazkia: eitbcom
Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak prentsaurrekoa eskaini du Baionan. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak prentsaurrekoa eskaini du larunbat honetan Baionan, eta bertan, "euskal erbesteratu politikoen eskubideei eta baldintzei" buruz aritu da.

Aieteko Konferentziaren bukaerako Adierazpenak ezinbesteko garrantzia duela azpimarratu dute kolektibo horretako kideek. Gainera, Espainiako eta Frantziako Gobernuekin eztabaidatzeko beharra nabarmendu dute, gatazkari amaiera eman ahal izateko.

Bake-prozesuaren harira, Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboak adierazi duenez, iheslariek eta errefuxiatuek era aktiboan parte hartu nahi dute. Halaber, egoera zailean bizi diren iheslarien eta errefuxiatuen bizi baldintzak hobetu behar direla aldarrikatu dute.

Amaitzeko, ekainaren 15erako Erbesteratu Politikoen Eguna iragarri du kolektiboak, eta kidek horren prestaketan ari direla buru belarri azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea