Politika -

Twitterren

Arnaldo Otegi: 'Egin irribarre, irabazi egingo dugu eta!'

Espetxean jarraituko duela jakin eta gero, Twitterreko bere kontuan zabaldu du mezua Arnaldo Otegik.

Arnaldo Otegik Twitterren idatzi du. Argazkia: eitbcom
Arnaldo Otegik Twitterren idatzi du.
Arnaldo Otegik Twitterren idatzi du. Argazkia: eitbcom

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Egin irribarre, irabazi egingo dugu eta!" mezua zabaldu du Arnaldo Otegik Twitterreko kontuan,  Auzitegi Konstituzionalak Bateragune auziko kondenatuak helegiteak ebatzi arte behin-behinean aske uztea errefusatu ostean.

Era honetan, Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruak, Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohiak eta Bateragune auziko beste hiru kondenatuek espetxean jarraituko dute oraingoz. Izan ere, Auzitegi Konstituzionalak errefusatu egin du horien helegiteak ebatzi arte zigorrak behin-behinean baliogabetzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak