Politika -

Helegitea atzera bota dute

Lasa Mitxelenari 'Parot doktrina' ezarri dio Gorenak

Auzitegi Nazionalak bederatzi epaitako zigorrak pilatu zituen, eta espetxe onurak horietako bakoitzari egotzi zizkion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Parot doktrina' ezarri dio Auzitegi Gorenak Juan Lorenzo Lasa Mitxelena "Txikierdi'' ETAko kideari. Presoaren zigorrak pilatu eta gehienezko zigorra, 30 urtekoa, ezarri arren, doktrina ezartzearen ondorioz, espetxe onurak ez dira pilatutako zigorrean aplikatzen, baizik eta zigor bakoitzean. Hala, presoaren espetxe baimenak eta kartzelatik irteteko aukera atzeratu egiten dira.

Auzitegi Nazionalak Lasa Mitxelenaren bederatzi epaitako zigorrak pilatu zituen, eta, ondorioz, gehienezko 30 urteko kartzela zigorrean utzi zituen.

Espetxe onurak eta behin-behineko espetxeratzeari dagokion denbora, baina, indibidualki ezarri behar zizkioten, 'Parot doktrina'ri jarraituz.

Beraz, 30 urteko gehienezko muga ez da zigor berria, zigorrak betetzeko gehienezko muga baizik, eta, hartara, espetxe onura ez zaizkie 30 urte horiei aplikatzen, baizik eta zigor bakoitzari, larrienetik hasita.

Auzitegi Nazionaleko epai horren kontrako helegitea jarri zuen Lasa Mitxelenak, baina Auzitegi Gorenak atzera bota du.

Joaquin Gimenez epaileak, hala ere, erabakiaren kontrako boto partikularra eman du. 'Parot doktrina'ren aurkako jarrera plazaratu du epaileak, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak ''gogor mugatu'' zuela gogora ekarrita.

Auzitegi horrek 'Parot doktrina'ren kontrako epaia kaleratu zuen, baina ez da behin betikoa, Espainiak helegitea jarri baitzuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Albisteak doktrina parot