Politika -
Eusko Jaurlaritza
Urriaren 25eko jaieguna ezabatzeko lehen urratsa
EAJk eta EH Bilduk indarrak batu dituzte urriaren 25a Euskadiren Eguna izendatu zuen legea indargabetzeko. PSE-EEk, PPk eta UPyDk aurrera egingo duen ekimenaren kontra bozkatu dute.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak urriaren 25eko jaieguna ezabatzeko lehen urratsa eman du gaur. Egun hori aurreko agintaldian ezarri zuten, ezker abertzalea Ganberan ez zegoenean, Autonomia Estatutuaren urteurrena ospatzeko.
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute 2010eko apirilaren 22an onartutako legea ezabatzeko proposamenaren alde bozkatzeko. Euskadiren Eguna izenarekin ezaguna den jaiegun hori Patxi Lopezen agintaldian ezarri zuten.
Proposamen horrek lege baten ohiko bidea egingo du, batzordean eta lantaldean. Baina, testu laburra denez, bide hori oso azkarra izango dela aurreikusi dute. Gainera, ez dute ordezko datarik proposatu ospakizun hori egiteko.
Ekimen horren kontra PSE-EEk, PPk eta UPyDk bozkatu dute; Euskal Autonomia Erkidegoko jaiegun hori ezartzearen alde egin zuten taldeek, hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzak ere urriaren 25a Euskadiren Eguna izendatu zuen legea indargabetzea eskatzeko erabakia hartu zuen ekainaren 6ko osoko bilkuran.