Politika -

Barcenas auzia

Rajoyk ez du 'Barcenas auzia'ri buruzko azalpenik emango Kongresuan

Datorren asteko osoko bilkuran Mariano Rajoyri aipatu auziari buruzko galderak egin ahal izatea eskatu dute oposizioko talde guztiek, baina Alderdi Popularrak atzera bota du proposamena.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oposizioko talde guztiek eskatu dute datorren asteko Kongresuko ezohiko osoko bilkuran Mariano Rajoyk eta  Gobernuko gainerako ministroek 'Barcenas auzia'ri buruzko azalpenak ematea, baina Alderdi  Popularrak atzera bota du proposamena.

Oposizioak gogor kritikatu du auzi honetan PP izaten ari den jarrera: "Parlamentua bere egin dute Barcenasekin gertatzen ari denagatik erabat izututa daudelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea