Politika -

Dimisioa

Griñan: 'Banoa, EREen aferak Gobernuari kalte gehiago ez egiteko'

Andaluziako Parlamentuan duen eserlekuari eutsiko diola jakinarazi du: "Nire eserlekua nirea da, zergatik utzi behar dut?".

Jose Antonio Griñan Andaluziako jarduneko presidentea. Argazkia: EiTB
Jose Antonio Griñan Andaluziako jarduneko presidentea.
Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteak dimisioa eman du

1:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Griñan Andaluziako presidenteak dimisioa eman eta erabakia Andaluziako Gobernuan "belaunaldi aldaketa" errazteko hartu duela adierazi du. Griñanen ustez, "aldaketa beharrezkoa da gizartearekin harreman estuagoa izateko" eta Lan Erregulazio Txostenen iruzurraren aferak erkidego gobernuari egindako "mina" eta "erosioa" saihesteko.

San Telmo Jauregian eginda agerraldian, dimisioa emateko erabakian faktore pertsonalek ere eragina izan dutela onartu du Griñanek, "gauzak azkarrago egitera" behartu dutela. Halaber, Lan Erregulazio Espedienteen kasuarekin lotutako inputaziorik jasotzea espero ez duela esan du "ez baitago niri ezer leporatzerik".

PSOEko ordezkariak onartu egin du Lan Erregulazio Txostenen gaia gauza larria dela, eta "ezin dela besterik gabe aurrera egin". Hori dela eta, Andaluziako administrazioa Justiziarekin elkarlanean ari dela azpimarratu du, gertatutakoa argitzeko beharrezkoa den guztia epaitegiaren esku jarriz. Griñanen arabera, helburua errudunak zigortzea eta lapurtutako dirua itzultzea da.

Parlamentario izaten jarraituko du

Bestalde, Griñanek Andaluziako Parlamentuko parlamentario, PSOEko presidente eta Andaluziako sozialisten idazkari nagusia izaten jarraituko duela iragarri du. Bere iritziz, kargu horiek guztiek senatari izaten jarraitzea justifikatzen dute.

Prentsaurrekoan adierazi duenez, Andaluziako Parlamentuan jarraituko du "eserlekua nirea delako" eta eserleku horri uko "zergatik" egin behar dion galdetu dio bere buruari.

Ordezkoa, Susana Diaz

Griñanen ondorengoari dagokionez, Andaluziako PSOEko zuzendaritzak Susana Díaz presidentetzako egungo sailburua izandatu du.

Diaz irailaren 4-5eko bilkuran izendatuko dute Andaluziako presidente.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea