Politika -

Gasteizko Udala

Alonso alkate zela sinatutako alokairu bat ikertzea eskatu dute

Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EEk Alfonso Alonso alkate ohiak 2007 urtean sinatutako alokairu baten kontratua ikertzeko batzordea sortzea eskatu dute.

Alfonso Alonso, Gasteizko alkate ohia
Alfonso Alonso, Gasteizko alkate ohia
Alfonso Alonso, Gasteizko alkate ohia

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaleko oposizioak Alfonso Alonso alkate ohiak sinatutako alokairu bat ikertzeko batzordea sortzea eskatu du. Udal bulegoetako lokalen alokairua 2007 urtean sinatu zen, Alfonso Alonso alkate zela. Bildu, EAJ-PNV eta PSE-EE alderdiek gaur egin dute 'ezohiko eta berehalako' udalbatzaren eskaera. Bilkura horretan eztabaidatuko da ikerketa batzordearen sorrera. Javier Maroto alkateak gaiaren inguruan emandako 'azalpen urrien' ondoren erabaki du oposionak eskaera egitea.

Bilduk Efe agentziari egindako adierazpenetan jasotzen denez, lokalaren alokairua Gonzalo Antón enpresariaren Sbayre S.A. enpresarekin egin zen. Bilduk adierazi duenez, Udalak hilabetero 49.257 euro ordaintzen ditu alokairuarengatik, '2007an hitzartu zena baina lau aldiz gehiago', KPIaren datua urtero bederatzi puntu eguneratzen baita. Kontratua 20 urterako sinatu zela ere gaineratu du, eta hori hautsiz gero, Udalak ordaintzeko geratzen diren gainerako hileko kuoetei aurre egin beharko diela.

Udalaren Gobernu Taldeak ikerketa batzordean 'gardentasun osoz' parte hartuko duela adierazi du. Marotoren kabineteak udal taldeek 'inongo aldaketarik jasan ez duen' kontratu batengatik duten 'bat-bateko interesa' salatu du. Gobernu Taldeak gogoratu duenez, 'alderdi politiko horiek ez zuten kontratu horren inguruko inongo interesik agertu, eta ez zuten galderarik egin Patxi Lazcoz alkate izan zen bitartean'. Era berean, EAJ-PNV, PSE-EE eta Bilduren jarrera deituratu du, 'gehiago arduratzen baitira hiriaren izen ona zikintzeaz herritarren interesak defendatzeaz baino'.

PSE-EEko Patxi Lazcozen aburuz, batzorde horretan Alfonso Alonsok agertu beharko luke. Gaur egungo alkateak eta kontrataua sinatu zenean Ogasuneko zinegotzia zenak ere, azalpenak eman beharko lituzkeela uste du Lazcozek. Gogoratu du Gasteizko Udalak 'jada 3 milioi euro baino gehiago ordaindu' dituela, eta alokairua amaitzen denean '7 milioi baino gehaigo' izango direla.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea