Politika -

Iruñea

Bilduko zinegotzi bat inputatu dute Sanferminetako ikurriñaren auzian

Atzo, ikurriña erraldoi bat jartzeagatik atxilotutako sei lagunak epailearen aurrean izango dira gaur.

Sei atxilotu, sanferminetan ikurrin erraldoia zabaltzea egotzita

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patricia Perales Iruñeko Bilduko zinegotziak deklaratu behar izan du gaur, asteazkena, Sanferminetan ikurriña erraldoi bat jartzeagatik zabaldutako auzian epaileak inputatu eta gero.

Sartu baino lehen Peralesek esan du ez duela adierazpenik egingo, ez zekielako zergatik inputatu duten.

Perales Maiorga Ramirez, Victor Rubio, Bikendi Barea, Koldo Amezketa eta Miren Aranoa Bilduko parlamentariekin, Asun Fernandez de Garaialde Aralarreko parlamentariarekin eta Eva Aranguren eta Peio Martinez de Eulate zinegotziekin batera agertu da Justizia auzitegian. Halaber, Aritz Romeo eta Ana Barrena Aralarko zinegotziak eta Txelui Moreno ezker abertzaleko kidea ere izan dira babesa ematen.

Izan ere, ikuriña jartzeagatik atxilotutakoak ere epailearen aurrean izango dira gaur, desordena publikoak eragitea egotzita.

Maya: 'Bildurekin duen lotura ez da harritzekoa'

Bestalde, Enrique Maya Iruñeko alkatearen esanetan, "ez da harritzekoa Bilduren eta txupinazoari boikot egitea nahi izan ziotenen arteko lotura".

Mayak esan du "legeak eta arauak urratu nahi duten, euren borondatea inposatuz," pertsona gehiegi dago. Horren aurren irmo azaldu da Maya eta, baieztatu duenez, "hori ez dugu onartuko", eta lanean jarraituko dute hala izan ez dadin.

Alkateak gogorarazi duenez, Udala akusazio partikular gisa aurkeztuko da "txupinazoaren boikotarekin lotura duen edozeren aurka".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea