Politika -

PSOE-ren Biltzar Politikoa

Lopez, primarioez: 'Babesa badut, ez dut albo batera begiratuko'

Euskal sozialisten buruzagiak ez du, beraz, bere hautagaitza baieztatu, eta alderdiari "leku askotatik" lagundu lekiokeela adierazi du.

Patxi Lopezek ez du bere hautagatza baieztatu edo ezeztatu. EFE
Patxi Lopez
Patxi Lopezek ez du bere hautagatza baieztatu edo ezeztatu. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren hauteskunde primarioetarako hautagaitzarik aurkeztuko duen galdetuta jarrera lausoa erakutsi du gaur Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiak: 'Babesa badut eta alderdiak beharrezko naizela esaten badit, ez dut albo batera begiratuko'. Dena dela, alderdiari "leku askotatik" lagun lekiokeela adierazi du.

Laster da egitekoa PSOEren Konferentzia Politikoa eta bertan defendatu beharreko jarrera ekonomikoaren gakoak nabarmendu ditu Lopezek: zergak berriro zentralizatzea kritikatu du, eta aberastasuna banatuko duen "politika fiskal ezberdin" baten alde agertu da.

SER irrati kateari eskainitako elkarrizketa batean, ez du bere hautagaitza baieztatu baina, galdetu diotenean, halakoetan "albo batera" begiratzen ez duela azpimarratu du. "Babesa badut eta alderdiak beharrezkoa naizela esaten badit, ez dut albo batera begiratuko", erantsi du. Dena dela, dagoen tokian "oso ondo" dagoela agertu du.

Alderdiari "leku askotatik" lagun lekiokeela nabarmendu du Lopezek: "PSOEren herri egoitzetatik, lurraldekoetatik, autonomia erkidegoetatik...".

Jarrera ekonomikoa

Zerga jakin batzuk Estatuaren esku uztearen kontura Konferentzia Politikoan eztabaidatuko duten proposamenarekin bat ez datorrela adierazi du Lopezek: "Berzentralizazioan baino, indarrak zerga horien murrizketa saihestean jarri behar dira. Izan ere, bitxia da, herritarrek diru gehiago izatea nahi dute baina, aldi berean, ospitaleak pribatizatzen dituzte eta bekak eta gizarte politikak kentzen dituzte".

Lopezen hitzetan, Gobernuak "aberastasuna berriro banatu behar du eta hori politika fiskal ezberdin batekin egiten da"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea