Politika -

Galdeketa Katalunian

PSCko zuzendaritzaren ebazpena aurrera atera da, botoen % 83rekin

Sozialistek ez dute nahi Kataluniako Parlamentuak erreferendumak antolatzeko eskumena eskatzerik Espainiako Gobernuari.

Pere Navarro PSCko lehen idazkaria. Argazkia: EFE
Pere Navarro PSCko lehen idazkaria. Argazkia: EFE
Pere Navarro PSCko lehen idazkaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Parlamentua erreferendumak egiteko eskumena Espainiako Gobernuari transferitzea eskatzearen kontra agertu da PSC alderdia. Kontseilu Nazionala egin dute igande honetan Kataluniako sozialistek eta zuzendaritzak aurkeztutako ebazpena aurrera atera da 258 botorekin (% 83). Bestalde, sektore kritikoaren ebazpenak 41 boto eskuratu ditu.

Ezohiko kontseilu orokorra ospatu du gaur PSCk subiranotasunari buruzko eztabaidan izango duen jarrera erabakitzeko, eta bertan bi ebazpen bozkatu dituzte: bata PSCko zuzendaritzak aurkeztutakoa eta, bestea, sektore kritikoak mahaia gainean jarritakoa.

Pere Navarro PSCko lehen idazkariaren esanetan, sozialistek ez dute subiranotasunaren aldekoen atzetik ibili behar; izan ere, "horiek herritarrak engainatzen dituzte, 2014an autodeterminazioari buruzko galdeketa ez dutela egingo jakinda ere".

"Proiektu autonomo bat egin edo beste batzuek erabakitako bide orria jarraitzen dugun erabaki behar dugu", adierazi du Navarrok. Gaineratu duenez, PSCk Estatuarekin adostutako legezko galdeketa egiteko konpromisoa hartu du.

Navarroren esanetan, ez du autogobernuaren gaian ezertan uko egitea eta atzera egitea proposatzen; hala ere, iritzi publikoaren aurrean kontu bat garbi utzi behar dela nabarmendu du, hots, ez dela galdeketarik izango Estatuarekin akordiorik ezean. Halaber, Ibarretxe Planarekin gertatukoa gogora ekarri du, eta bide hori jarraituz gero porrot egingo dutela adierazi du.

Bestalde, PSCko alderdi kritikoari mintzatu zaio, eta eztabaidek eta iritzi kontrajarriek proiektu kolektiboa ezin dutela deslegitimizatu adierazi du.

"Gai batzuetan iritzi ezberdinak izan ditzakegu, baina gai garrantzitsuetan jarrera argia izan behar dugu, eta ordezkariei hori errespetatzea eta babestea dagokie", nabarmendu du Navarrok. Gainera, PSCren kode etikoa gogora ekarri du alderdiak hartzen dituen erabaki demokratikoek afiliatu guztiei eragiten dietela esanez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea