Politika -

Araba

Bi pertsona atxilotuta, Zaballan pankarta bat jartzen saiatzeagatik

Gainera, beste 30 pertsona identifikatu dituzte, aparkalekuan bildu ondoren espetxearen eraikinaren horman presoen aldeko pankarta bat zabaltzen saiatzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

23 eta 24 urteko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak, eta beste 30 identifikatu, Zaballako espetxearen kanpoaldean, ETAko presoen aldeko pankarta bat jartzen saiatzeagatik.

Segurtasun Sailak informatu duenez, gertaera 11:30ean jazo da, kartzelako aparkalekuan pertsona talde bat bilduta egon eta horietako batzuk pankarta bat ateratzen saiatu direnean.

Ertzaintzarekin tira biraren bat izan eta gero, bi gizonezko atxilotu dituzte, desordena publikoa segurtasun maila handiko instalazio batean eragiteagatik, eta beste 30 lagun identifikatu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea