Politika -

Radio Euskadin elkarrizketa

Uriarte: 'ETA eta Gobernu arteko kontaktu zeharkako bat ona litzateke'

Donostiako gotzain emerituaren ustez, Gobernuak eta ETAk "harreman zeharkako diskreturen bat izateak ETAren aldia bukatzen lagunduko luke" eta taldea desagertzea ekarriko luke.

Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: Efe.
Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: Efe.
Juan Maria Uriarte, Donostiako gotzain emeritua. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Uriarte Donostiako gotzain emerituaren ustez, Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko "kontaktu zeharkako eta diskretu batek ETAren aldia amaitzen lagunduko luke" eta taldea desagertzea ekarriko luke.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean, Uriartek bake prozesuak porrotera "maximalismoak, pazientziarik ezak edo alde baten edo bestearen immobilismoak" eraman ditzaketela esan du. 1998ko su-etenean, Espainiako Gobernuaren eta ETAren artean "zubi lanak" egin zituen Uriartek.

Horren ildotik, Uriarteren esanetan, gaur egun "ETAk nazioarteko bitartekari talde bat nahiko luke, eta elkarrizketa zuzen edo zeharkakoa, baina Gobernuak ez du horrelakorik inondik inora nahi. Nire ustez, baina, kontaktu zeharkako eta diskretu batek ETAren aldia ixten eta taldea desagertzen lagunduko luke".

Nolanahi ere, 1998koa baino "formula azalekoagoa" izan beharko litzateke, "baina zerbait egoteak prozesua erraztuko luke".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea