Politika -

Polemika Nafarroan

UPNk D eredua kriminalizatu nahi duela ukatu du Iribasek

Hezkuntza kontseilariak esan du Nafarroako Gobernuak ez diola inolako txostenik eskatu Guardia Zibilari, eta, ondorioz, ikertutako irakasleak nortzuk diren ez dakiela erantsi du.

Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. EFE
Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. EFE
Jose Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis Iribas Nafarroako Hezkuntza kontseilariak azalpenak eman behar izan ditu gaur Nafarroako Parlamentuan, Guardia Zibilak D ereduko irakasleak ikertu dituela eta.

Iribasen esanetan, Guardia Zibilak egiten dituen txostenak "ez dira hezkuntzari buruzkoak", "segurtasunari buruzkoak baizik". Sekretupean dagoen dokumentua dela eta, horrenbestez, haren edukia publiko egin ezin daitekeela erantsi du.

Polemika hau nork eragin duen eta mesede nori egiten dion ere galdetu du. "Argi dagoen gauza bakarra da hezkuntzari ez zaiola inolako mesederik egiten", gaineratu du.

"Ez dut inolako harremanik izan Ministerioarekin, ez dut txosten hori egitea eskatu eta ez dakit nor ikertu duten", azpimarratu du.

Ildo horretan, ukatu egin du UPNk D eredua kriminalizatu nahi duela, eta Nafarroako familiek euren seme-alabentzako eredua "askatasun osoz" aukeratu nahi dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea