Politika -

Ituna Katalunian

'Legez kanpoko galdeketak' ez direla egingo berretsi du Gobernuak

Artur Mas Generalitateko presidenteari Katalunian Estatuko ordezkaria dela gogorarazi dio Justizia ministroak. Ondorioz, legea bete behar duela ohartarazi dio.

Gallardon Espainiako Justizia ministroa. EFE.
Gallardon Espainiako Justizia ministroa. EFE.
Gallardonek Kataluniako galdeketa 'ez dela egingo' adierazi du

0:29

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Ruiz-Gallardon Espainiako Justizia ministroak esan du Gobernuak ez duela legez konpoko herri-galdeketarik onartuko Katalunian. Konstituzioak subiranotasun nazionalari eragiten dioten gaiak erreferendumean erabakitzeko aukerarik ez du ematen, espainiar guztien eskuetan dagoelako, ohartarazi duenez.

"Espainian legez kanpoko ekintzarik ez dela egingo bermatzen du Gobernuak. Mota horretako galdeketa bat Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuaren kontrakoa litzateke", adierazi du Justizia ministroak Kongresuko pasilloetan.

Artur Mas Generalitateko presidenteari Katalunian Estatuko ordezkaria dela gogorarazi dio Gallardonek. Ondorioz, legea bete behar duela ohartarazi dio.

"Espainiarren zati bat erabakitzeko betarik gabe uztea, Konstituzioak eskubide hori bermatzen dienean", galdeketa mota hori egingo ez dutela ziurtatu du Justizia ministroak.

Gallardonen hitzetan, "autonomia erkidego batek ezin du espainiar guztiei eragiten dien erabaki bat hartu, gure subiranotasunari eta lurralde osotasunari eragiten dielako, espainiarrei erabakitzeko gaitasuna lapurtzea da".

"Subiranotasun nazionalari eragiten dioten gaiak erreferendumean edo kontsultan erabakitzeko baimenik ez dio ematen Konstituzioak autonomi erkidego bati, erabakitzeko eskubidea espainiar guztiek dugulako", azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Kataluniaren independentzia Espainiako Gobernua argazkiak Espainia argazkiak Kataluniako prozesua zuzenean