Politika -

Polizia-operazioaren ostean

Tantaz tanta ekimena: 'Mobilizazio handi batekin erantzungo dugu'

Larunbateko presoen aldeko manifestazioa antolatu duen plataformak "bakearen eta konponbidearen kontrako ekintza berria" dela salatu du, eta nazioarteari babesa eskatu dio.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbateko presoen aldeko manifestazioa antolatu duen Tantaz Tanta plataformaren hitzetan, "bakearen, giza eskubideen eta konponbidearen aurka egindako eraso berriari mobilizazio handi batekin" erantzungo diote.

Twitter sare sozialeko kontuan argitaratutako mezuetan, Guardia Zibilaren operazioa salatu du plataformak. "Bakearen eta konponbidearen kontrako ekintza berria" dela salatu du Tantaz Tantak, eta nazioarteari babesa eskatu dio.

Datorren larunbatean "konponbidetik bakera eramango gaituen itsaso bat sortzera" deitu du kolektiboak. "Estatuaren erasoen aurrean, tantaz tanta, larunbatean, itsaso bat eraikiko dugu konponbidetik bakera heltzeko".

"Ez dugu batere beldurrik! Zuek bakeari beldur diozue. Larunbatean itsaso batek gainetik pasako zaituzte", gaineratu du plataformak. Zentzu horretan, "gerraren belatzei euskal gizarteak ekarpena egingo" duela ziurtatu die.

Larunbateko manifestaldian "tsunami" bat beharrezkoa dela adierazi du EPPK presoen kolektiboak. "EPPKren bitartekotzaren aurkako operazioa da", taldearen ahotan. "Tsunami bat behar dugu", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea