Politika -

Iruñeko Udaleko dietak

Gorenak atzera bota du Barkosen aurka dietengatik aurkeztutako kereila

Justitia et Veritas elkarteak aurkeztu zuen kereilak eta Uxue Barkosek Iruñeko Udaleko dietetan ustez egindako irregulartasunak salatu zituen.

Uxue Barkos. Artxiboko irudia
Uxue Barkos
Uxue Barkosen kontrako kereila atzera bota du Gorenak

0:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Goreneko Zigor Arloko Salak ez du onartu Justitia et Veritas elkarteak Uxue Barkosen aurka aurkezturiko kereila. Iruñeko Udaleko dietak ustez bidegabeki jasotzeagatik, iruzurra egiteagatik eta agiri publikoen faltsutze-delituengatik aurkeztu zuen elkarteak Barkosen aurkako kereila.

Gorenak dioenez, “kereilan ez dago delitua egin zela argitzeko moduko frogarik edo elementurik”. Justitia et Veritas elkarteak Barkosek Iruñeko Udalean kobratu zituen hainbat dieta legez kanpokoak zirela argudiatuz aurkeztu zuen kereila. Bertan jasotzen zenez, inoiz egin ez ziren Nafarroa Bai udal taldearen bileretan parte hartzeagatik jaso zituen Barkosek dietak.

Auzitegi Gorenak artxibatu egin du jardutea eta autoan jasotzen duenez, probarik ez dago, ez eta prozedura penala abiatzeko justifikaziorik ere. “Kereila komunikabideetan argitaratutako hainbat informazioetan oinarrituta dago eta ez du bestelakorik gehitzen”, dio autoak.

“Informazioa kaleratzeak ezin du zigor arloko prozedura bat irekitzea justifikatu, kereilak ez badu, kasu honetan gertatzen den moduan, frogarik jasotzen”, gehitzen du Gorenaren autoak.

“Nafarroako Fiskaltzak gertakari horien inguruan ikerketa abiatu izanak ezin du abal izan kereila onartzeko, ikerketa hori itxi egin zela kontuan izanik”, dio Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea gaur