Politika -

Katalunia

Fiskalak Oriol Pujol auzipetzea eskatu du, eroskeria leporatuta

"ITV kasuan" zerikusia duen enpresari baten alde bozkatzeagatik 30.000 euro jaso izana leporatzen dio Fiskaltzak Pujoli.

Oriol Pujol. Artxiboko irudia
Oriol Pujol
Oriol Pujol. Artxiboko irudia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oriol Pujol CDCko idazkari nagusia eta haren emaztea ustezko eroskeria delitu batengatik auziperatzeko eskatu dio Fiskaltzak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari. "ITV kasuan" (ibilgailuen azterketa teknikoak egiteko estazioen esleipena argitzeko kasua) nahasitako enpresari baten alde bozkatzearen truke 30.000 euro jaso izana leporatzen dio Fiskaltzak Pujoli.

Ministerio Publikoaren arabera, Fernando Maldonado fiskalak idatzia helarazi dio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari, eta, bertan, CDCko idazkari nagusia eroskeriagatik auzipetzeko eskatu dio. Aurretik ere auzipetuta zegoen Oriol Pujol, Kataluniako "ITV kasuan" esleipenak egiterakoan ustez influentzia-trafikoa egin izana egotzita.

Horrekin lotuta, Fiskaltzak Ana Vidal, Pujolen emaztea, eta Ricard Piugnou eta Sergi Alsina enpresariak auzipetzea ere eskatu du, eroskeria leporatuta.

Auziaren instrukzioan egiten ari diren ikerketak datu berriak eman ditu ezagutzera, eta horren ondoren heldu da fiskalaren eskaera. Ikerketaren arabera, Oriol Pujolek 30.000 euro eskatu zizkion Ricard Puignou enpresariari haren interesak babestu eta Kataluniako Parlamentuak 2008ko uztailean onartu zuen Segurtasun Legea onartzeko bozketan aldeko botoa ematearen truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea