Politika -

Torturak frankismoan

Billy el Niño estraditatzearen aurka agertu da Fiskaltza

Fiskaltzaren aburuz, Espainiako justiziak gaia epaitzeko ahalmena du eta delituak preskribituta egongo lirateke

Billy el Niño Auzitegi Nazionaleko irteeran
Torturak frankismoan
Billy el Niño Auzitegi Nazionaleko irteeran

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko  Fiskaltza Juan Antonio Gonzalez Pacheco, Billy el Niño, isnpektore ohia Argentinara estraditatzearen aurka agertu da. Frankismo garaian torturak egitea egozten diote Billy el Niñori. Fiskaltzaren aburuz, Espainiako justiziak gaia epaitzeko ahalmena du eta delituak preskribituta egongo lirateke.

Hori da Fiskaltzak Auzitegi Nazionaleko bigarren arloaren aurrean defendatuko duena, Ministroen Kontseiluak Argentinako Maria Servini epaileak egindako estradizio eskaerarekin jarraitzeko asmoa hartu ondoren.

Pedro Martinez Torrijos fiskalak delituak izan ziren Estatuaren jurisdikzioa hobesten du, prozesuan bikoizketarik egon ez dadin: “Espainiako auzitegiek gertaerak ezagutzeko ahalmena dute, Espainian jazotako gertaerak baitira, espainiarrek egindakoak eta biktimak ere espainiarrak baitira”, dio.

Gaineratu duenez, “1973ko Kode Penalarekin bat, ustezko torturak izan zirenean ezarri zitekeena, gertaerak erabat preskribituta egongo lirateke, hamar urte baino gehiago igaro baitira”.

Delituak preskribituta egonda, estradizioa uka daitekeela uste du fiskalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea