Politika -

Foro Soziala

Bakea bultzatzeko batzordea 'prest' agertu da ETArekin hitz egiteko

Bake prozesua bultzatzeko batzordea ETArekin elkarrizketatzeko eta "erakunde, alderdi politiko eta gainerako eragileekin" elkarlanean aritzeko prest agertu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bake prozesua bultzatzeko Batzordea ETArekin elkarrizketatzeko eta "erakunde, alderdi politiko eta gainerako eragileekin" elkarlanean aritzeko prest agertu da, bakegintzan eta bizikidetzan aurrerapausoak emateko.

Lokarriren Foro Sozialean jaio zen batzordeak ohar batean adierazi duenez, ETAk asteburuan egindako adierazpenaren ondoren, talde armatuarekin elkarrizketatzeko "prestasuna" adierazi du, Foro  Sozialak iazko martxoan egindako gomendioetan "aurrera egiteko" xedearekin. Azken agiri horretan, ETAk "ekarpen esanguratsuak" laster egingo dituela iragarri zuen.

Horrez gain, urte amaieran EPPKrekin bilera egin zutela jakinarazi dute batzorde horretako ordezkariek.

"Bai batzordeak bai EPPK-k ere gomendio horietan sakontzeko elkarrizketa eraikitzailea mantentzea adostu genuen, gehienbat presoen itzulerarekin zerikusia duten helburuetan aurrera egiteko" zabaldu du batzordeak.

Bestalde, urtarrilaren amaieran beste bilera bat egin zutela jakinarazi dute, eta bertan bake prozesuko eragile garrantzisuenekin elkarrizketa bideak zabaltzea erabaki zuten. Horrenbestez, Euskal Herriko erakundeekin, alderdi politikoekin eta biktimen elkarteekin bilerak eskatuko dituzte.

"Lan horren bitartez, batzordeak gomendioen edukiari buruzko iritziak jaso nahi ditu", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea