Politika -

Ceutako istiluak

'Guardia Zibilak ez zuen tiro egin, 23 onik eta salbu iritsi ziren'

Bestalde, Cecilia Malmstrom Europako Barne komisarioak Jorge Fernandez Diazi eskutitz bat bidali dio Ceutan izandako gertaeretan indarra erabili izanaz "azalpenak" eskatzeko.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. EFE
Jorge Fernandez Diaz
Etorkinak Espainian sartu ahala, bueltan bidali nahi dituzte

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Senatuaren osoko bilkuran astearte honetan azaldu duenez, Guardia Zibilak "ez zuen inoiz gomazko pilotekin pertsonei tiro egin" otsailaren 6an, Ceutan. Bere ustez, 23 immigrante "onik eta salbu" iristea horren froga da.

"Guardia Zibilak ez zuen inoiz gomazko pilotekin tiro egin pertsona horien kontra, neurri disuasorio moduan erabili zuten. 23 Tarajalarera onik eta salbu iritsi ziren. Guardia Zibilak hala nahi izan ez balu ez zuela lortuko uste duzu?", galdegin du ministroak, Enrique Cascallana senatari sozialistari erantzunez.

Guardia zibilak 'susmagarriak' egitea ukatu du Rajoyk

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak ukatu egin du astearte honetan batzuek Guardia Zibileko kideak "susmagarriak" egitea Ceutan izandako gertakarietan izandako jokaeragatik. Hamalau pertsona hil ziren.

Rajoy lehenengo aldiz aritu da publikoki Ceuta eta Melillako immigrazioari buruz hitz egiten Senatuko osoko bilkuraren aurrean, Marcelino Iglesias sozialisten bozeramailearen galdera bati erantzunez. "Guardia zibilek inork agindurik eman ezean ez dute tiro egiten" azaldu du azken horrek.

Malsmtromek Ceutako immigranteei buruzko kezka azaldu du

Cecilia Malmstrom Europako Barne komisarioak Jorge Fernandez Diazi eskutitz bat bidali dio Ceutan izandako gertaeretan indarra erabili izanaz "azalpenak" eskatzeko. "Kezka handia" azaldu du mezuan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea