Politika -

Lokarrik antolatuta

Currin: 'Franziak eta Espainiak parte hartzea ezinbestekoa da'

Baionan egin duten Bake Foroan, Brian Currin abokatu hegoafrikarrak esan du 'erokeria' bat dela Espainiako eta Frantziako Gobernuek armagabetze prozesuan parte hartu nahi ez izatea.

Nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute topaketan. Irudia: EiTB
Nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute topaketan. Irudia: EiTB
Nazioarteko hainbat adituk parte hartuko dute topaketan. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lokarrik eta Bake Bideak antolatuta,  Bake Foroa egin dute Baionan, nazioarteko zenbait adituren partehartzearekin, besteak beste, Brian Currin eta Harremanetarako Nazioarteko Taldeko (HNT) beste hiru kide.

Foroak Foro Sozialaren Aholkuen aplikazioan sakontzea izan du helburu, bakegintzan eta elkarbizitzarako bidean aurrea egiteko Euskal Herrian. Beste helburuetako bat "herritarren partehartzea bake prozesuan bultzatzea da".

"Prozesu berezia" eta "inoiz ikusi gabekoa" hitzekin definitu dute nazioarteko adituek Espainia eta Frantziako Gobernuen jarrera.

Brian Currin abokatu hegoafrikarrak ekin dio goizeko saioari. Bere  hitzaldian,  Espainiako eta Frantziako gobernuean partehartzea ETAk abiatutako prozesuan ezinbestekoa dela esan du. Currinek ez ezik, HNTko beste hiru kidek ere hitzaldi bana eskaini dute: Sylvia Casale, Pierre Hazan eta Raymond Kendall adituek.

Nazioarteko taldeak jasaten ari diren judizializazioari garrantzia gehiegi ez diote eman nahi izan. Currinek esan du polizia aurreko deklarazioa Frantziako Gobernuari parte hartzea eskatzeko balio izan duela. Estatuei ezin zaie prozesua blokeatzeko giltza eman, uste dute bertaratutakoak, "alde bakarrekotasun ahalik eta zabalanez egin behar da aurrera, alegia Euskal Herriko gizarteko eragile, alderdi politiko eta bestelakoak elkartuta egin behar da aurrera".

Foro Sozialaren aholkuetako bat "oinarrizko akordioak lortzea" da "bake prozesuko erronka nagusiei aurre egiteko"; esaterako, "ETAren armagabetzea eta egitura militarren desegitea, presoen eta ihesitakoen bergizarteratzea, Giza Eskubideak bermatzea, geratutakoari aurre egin eta etorkizuneko elkarbizitzako oinarriak ezarri".

Currinek Foro Sozialaren aholkuak jarraitzeko testuinguruaz hitz egin du; Kendallek aholkuen aplikazioari buruzko mahai-inguru batean parte hartuko du; Casale 'Preso dauden pertsonak eta gatazken konponbidea'z mintzatuko da eta Hazanek 'Nazioarteko Justizia, egia eta adiskidetzea' izango du hizpide.

Gainera, gaurko jardunaldietan, besteak beste, Veronique Dudouet gatazkak konpontzeko prozesuetan doktore eta Berghof Fundazioko ikertzailea; Aaro Suonio nazioarteko segurtasunean eta krisien kudeaketan aditu eta Ipar Irlandako Armagabetzerako Nazioarteko Batzordeko Kabinete burua; Henri D'Uhalt Paueko Apelazio Auzitegiko eopaile ohi eta Foro Soaziala bultzatzeko Batzordeko kidea izan dira.

Halaber, honako hauek ere parte hartu dute Foroan: Paul Rios Lokarriko korrdinatzaileak; Anaiz Funosas Bake Bideko ordezkariak, eta Jean-Pierre Massias Zuzenbide irakasle eta Nazioarteko Justiziako Elkarte Frankofonoko presidenteak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea