Politika -

'Herriko Tabernen' auzia

Zigor eskaera jaitsi du fiskalak 'Herriko Tabernen' auzian

Permachen eta Etxeberriaren kontrako zigor eskakizuna mantendu dute Dignidad y Justiciak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT), fiskalaren eskaera "barregarria" delako.

Herriko tabernen auzian fiskalak zigor eskariak arindu ditu

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 12 urtetik 4 urte eta erdira jaitsi du Rufi Etxebarria, Juan Kruz Aldasoro, Joseba Permach, Karmelo Landa edota Joseba Alvarez ezker abertzaleko buruzagi ohien aurkako zigor eskaera, ‘Herriko Tabernen’ auziko epaiketan.

Gainerako auzipetuei ere zigor txikiagoa eskatu die fiskalak: bi urte eta bi hilabete kasu batzuetan eta bi urte eta erdi beste batzuetan.

Izan ere, 25 auzipeturen aurkako zigor eskaera jaitsi du fiskalak: zigor handiena Etxebarria, Aldasoro, Permach, Landa eta Alvarezen kontra eskatu du (4,5 urte) , ETAko buruzagiak izatea egotzita. Bestade, 2,5 urteko zigor eskaera egin du fiskalak ETAko kideak izateagatik auzipetu dituztenentzat (lehen 10 urte eskatu zituen) eta 2 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du ETAri laguntzeagatik atxilotutakoentzat (lehen, zortzi urteko eskaera egin zuen).

Horrez gain, beste bederatzi pertsonen aurkako akusazioak bertan behera uztea erabaki du fiskalak: Adolfo Araiz, Mikel Arregi, Esther Agirre, Juan Carlos Rodríguez, Santiago Hernando, Kepa Gordejuela, Pedro Felix Morales, Andrés Larrea eta María Isabel Mandiola.

Fiskalaren eskaera "barregarritzat" jo dute biktimen elkarteek

Permachen eta Etxeberriaren kontrako zigor eskakizuna mantendu dute Dignidad y Justiciak eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak (AVT), fiskalaren eskaera "barregarria" delako.

Biktimen elkarteek herri akusazioa osatzen dute epaiketan. Santiago Hernandoren eta Maria Isabel Mandiolaren aurkako akusazioak atzera bota dituzte, baina Batasuna erakunde "terroristako" bi buruzagiei 12 urteko espetxe-zigorra ezartzea eskatu dute.

Urriaren 17an ekin zioten epaiketari Madrilgo Auzitegi Nazionalean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea