Politika -

M-11k 10 urte

M-11ko biktimak: 10 urteren ostean, irekita jarraitzen duen zauria

Biktima batek ospitalean jarraitzen du, egoera begetatiboan, eta 200 batek laguntza psikologikoa jasotzen jarraitzen dute atentatuak izan eta 10 urtera.

M-11ko biktimei omenaldia egin zieten iaz. Argazkia: EFE
M-11ko biktimei omenaldia egin zieten iaz. Argazkia: EFE
M-11ko biktimei omenaldia egin zieten iaz. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-11ko 200 biktimak, atentatuan zauritutakoak eta hildakoen senideak, laguntza psikologikoa jasotzen dute oraindik. 10 urte igaro dira atentatuak izan zirenetik, eta askok ez dira tren batera igo ordutik edota ikaratu egiten dira anbulantzia hotsak entzuten dituztenean.

Guztira 191 pertsona hil ziren eta 2.000 zauritu ziren. Europan izandako atentatu hilgarrien artean, 1988an Lockerbien (Eskozia) izandakoan bakarrik hil ziren pertsona gehiago. 270 hil ziren bertan.

10 urteren ostean, biktima batek ospitalean jarraitzen du, egoera begetatiboan. Laura Vega da: orduan 26 urte zituen eta lanera zihoan Madrilgo Atocha auzoko geltokian leherketa batek harrapatu zuenean, M-11ko biktimen elkarteak emandako datuen arabera.

Gaurko egunez, 200 pertsonak laguntza psikologikoa jasotzen jarraitzen dute depresioa, antsietatea edota amesgaiztoak dituztelako; batzuek bere garaian zuten tratamendua utzi ostean eta beste batzuek ezin izan dutelako gertatu zena laguntzarik gabe gainditu.

Batzuen sintomak gero eta nabariagoak izan dira eta, kasu batzuetan, berriz agertu dira Galiziako trenaren istripuaren ostean (79 lagun hil ziren eta 150 zauritu).

"M-11ko biktima zoratuta daudela uste dute askok, eta ez dute ulertzen 10 urteren ostean amesgaiztoak izaten jarraitzea", azaldu du Natalia Moreno psikologoak. Biktima horietako askok astero horren kontsultara joaten jarraitzen dute.

"Askok haluzinazioak dituzte", adierazi du psikologoak. Kasu askotan ezin izan dira Atochako geltokira bueltatu edota antsietate krisialdiak izaten dituzte anbulantzia baten soinua entzunez gero.

"Atentatuak segurtasun falta sortu die biktima askori. Atzetik inor segika duten begiratzen dute, eta taberna batean inoiz ez diote ateari bizkarra ematen. Berriz ere gertaera tragiko bat biziko dutela uste dute", psikologoaren esanetan.

Hildakoen senideen arteko sentimendua ezberdina da. Askoren artean errua da nagusi; "ekidin nezakeen", pentsatzen dute eta, batez ere, "borrokatu beharra dute, seme-alaba, anai-arreba edo gurasoak ez zirelako etxera bueltatu" eta hori "oso gogorra" delako.

Psikologoaren arabera, pentsamendu horiek oso ohikoak dira atentatuen biktimengan. Ezbehar natural bat (lurrikara bat, tsunami bat...) izaten denean ez bezala, azalpen erlijiosoa edo menturazkoa aurkitu dezakete.

"M-11ko atentatu erraldoi baten kasuan, inork ezin du ulertu pertsona bakar batek zergatik hil ditzakeen horrenbeste pertsona", azaldu du Morenok. Halere, pertsona horiek psikologikoki sendatzeko aukera dagoela aitortu du. Sendatze prozesu horretan ezin da gertatutakoa ahaztu, barneratu eta integratu egin behar dela azaldu du.

"Min gutxiagorekin gogoratu eta egun hartan bizitza aldatu zitzaiela onartu behar dute, eta ordutik esperientzia onak ere bizi izan dituztela ikusi behar dute". Azken finean, ezbeharraren narrazio positiboa sortu behar dute: "Pertsona horrek barneratu behar du bere bizitza ez dela bera, baina jendea baloratzeko, gutxiago haserretzeko eta kontu askori garrantzia kentzeko ere" balio behar die, "bizitzeko gogo handiagoa izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea