Politika -

2. Nazio Konferentzia

Independentistak: 'Beharrezkoa dugu bide berriak irekitzea'

"Abertzale ez diren independentistak ere behar ditugu. Abertzaletasunetik haratago doan independentismoa da sortu behar duguna, hortaz", esan dute.

Independentistaken ekitaldia.
Independentistaken ekitaldia.
Independentistaken ekitaldia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indenpendistak sareak bigarren nazio konferentzia egin du eta txosten berria onartu du,  "azken hilabeteotan sarekideon artean burututako hausnarketa eta eztabaida prozesuaren emaitza", azaldu dutenez. Gainera, "aurrerantzean, datozen bi urteei begira behintzat, gure jardueraren ardatza markatuko duen lan tresna izango da", esan dute.

"Euskal independentismoa garai berri batean sartzen ari da. Honen arrazoiak Euskal Herritik kanpo eta baita hemen bertan ere bilatu behar ditugu. Kanpoko arrazoien artean Eskozia eta Kataluniako prozesuek ematen diguten bultzada dago batez ere, eta barrukoen artean aldiz, eraginkortasun handiagoaren bila euskal independentismoa egiten ari den metamorfosia", zehaztu dute.

Hori dela eta, Independentistak sarearen aburuz, bi dira erronkaka: "Euskal Herrian bizi den jendearen gehiengo zabala independentziaren aldeko bihurtzea lehenik, eta euskal estatuaren bidean jende multzo hau aktibatzea bigarrenik". Horretarako, "independentismoaren baitan jada ematen ari diren aldaketa batzuetan sakontzea ezinbestekoa da".

"Abertzaletasunaz gain beharrezkoa dugu bide berriak irekitzea. Abertzale ez diren independentistak ere behar ditugu. Abertzaletasunetik haratago doan independentismoa da sortu behar duguna, hortaz", esan dute. Hau da, "independentziak soilik abertzaleei begiratzen dien proposamena izateari utzi behar dio eta Euskal Herrian bizi den pertsona orori egiten zaion proposamena izatera pasatu behar du".

Lau urteko ibilbidearen ostean, antolakuntzari "astinaldi bat" eman nahi diote. Horrela, dinamizatzaile sare zabala eraiki nahi dute eta autofinantzaketa sustatu nahi dute.

Sarearen hurrengo ekitaldia apirilaren 20an, Iruñean, izango da. ·Gure lan plangintzan dugun lehen eginkizuna 2014ko Aberri Eguna da, apirilaren 20an. Sareak deitzen duen urteroko mobilizazioa  nagusia da·, esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea