Politika -

'Euskadi pregunta'

Patxi Lopez: "Hobetu arren, lotsa ematen dit euskaraz aritzeak"

PSE-EEko idazkari nagusiak bere euskara ikasketen inguruan egindako galderari erantzun dio.

Patxi Lopez ETB2ko Euskadi pregunta saioan. Argazkia: eitb.com
Patxi Lopez eitb.com
López: 'Euskara ikasten nabil, baina lotsa ematen dit hitz egiteak'

0:29

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Enekok euskara ikasketen inguruko galdera egin dio Patxi Lopezi. PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi duenez, "hobetu arren, lotsa ematen dio euskaraz aritzeak".

ETB2ko "Euskadi pregunta" saioan onartu duenez, "jada ez naiz euskaltegira joaten, baina euskara ikasten jarraitzen dut eta asko hobetu dut". Euskara gero eta gehiago ulertzen duela adierazi du, baina hitz egiteak lotsa ematen diola.

"Oso lotsatia naiz, eta euskaraz hitz egiteak lotsa ematen dit, baita ingelesez aritzeak ere", esan du Lopezek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea